Jostailu eta liburu bilketa; Eskerrik asko!

Osteguna urt 10, 2008

Euzko Gaztedi EGI-k “Jostailuen bilketa kanpainan” parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizue. Egia esan, aurreikusita genuena baino jostailu eta liburu gehiago ekarri dituzue eta bilketa oso arrakastatsua izan dela esan daiteke. Datorren urtean antzeko ekintza bat burutuko dugula aurreratzen dizuegu aurtengo arrakasta ikusita.Baina kanpaina honen helburuari helduta esan, beharrizanak dituzten umeei helarazi zaizkiela zuek ekarritako gauza guztiak.


EGI Mendi Martxa 2008

Ostirala urt 4, 2008

-EGI Mendi Martxa URTARRILAK 13 DOMEKA-

Kartela

Datorren urtarrilaren 13an Bizkaiko Euzko Gaztedik Mendi Martxa antolatu dau Sabigain mendira. Aurten mendi martxa ezberdinak burutu nahi ditugu Euzkadiko mendi ezberdinetatik.Egingo dugun ibilbidea oso lasaia izango da, eguraldiak laguntzen badu. Irteera Urkiolatik bertatik burutuko dugu eta amaieran hamaiketakoa jateko aukera izango dugu ere bai.

Saibi mendia izan zen gudarien erresistentzia lekua frankisten aurka Espainiako Gerra Zibilean. Apirilaren 6tik 15era hamaika egunez borroka latzak izan ziren bi bandoen artean, azkenean faxistak garaile gertatu arte. Gaur egun, errepublikarren aldeko oroitarria eta monumentua dago tontorrean, gurutze handia zehazki.

Irteera Sabin Etxetik egingo dugu eta izen-emateko : 94.403.94.00 edo egibbb@eaj-pnv.com

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

 

Sabigain


Iñigo Urkullu, EAJren EBBko Presidentea

Astelehena Abe 3, 2007


Euskararen 365 egunak!

Astelehena Abe 3, 2007


Azaroak 25, Sukarrietan Sabino Aranari omenaldia

Astelehena Aza 19, 2007

Igande honetan, Azaroak 25 Sukarrietan ohitura den Sabino Aranari omenaldia egingo zaio. Lore eskaintza, meza eta ondoren ekitaldi politikoa izango da. Euzko Gaztediko kideak han egongo gara egun horretan. Ekitaldien ondoren
Read the rest of this entry »