EGI Mendi Martxa 2008

Ostirala urt 4, 2008

-EGI Mendi Martxa URTARRILAK 13 DOMEKA-

Kartela

Datorren urtarrilaren 13an Bizkaiko Euzko Gaztedik Mendi Martxa antolatu dau Sabigain mendira. Aurten mendi martxa ezberdinak burutu nahi ditugu Euzkadiko mendi ezberdinetatik.Egingo dugun ibilbidea oso lasaia izango da, eguraldiak laguntzen badu. Irteera Urkiolatik bertatik burutuko dugu eta amaieran hamaiketakoa jateko aukera izango dugu ere bai.

Saibi mendia izan zen gudarien erresistentzia lekua frankisten aurka Espainiako Gerra Zibilean. Apirilaren 6tik 15era hamaika egunez borroka latzak izan ziren bi bandoen artean, azkenean faxistak garaile gertatu arte. Gaur egun, errepublikarren aldeko oroitarria eta monumentua dago tontorrean, gurutze handia zehazki.

Irteera Sabin Etxetik egingo dugu eta izen-emateko : 94.403.94.00 edo egibbb@eaj-pnv.com

E-posta helbide hau zabor-posta bidaltzen duten roboten kontra babestua dago. Ikusi ahal izateko Javascript-a gaituta izan behar duzu.

 

Sabigain

Leave a Reply

Comment