Gaztea zara, zure izateko modua aldarrikatzen duzu, asko izan nahi duzu, zure identitatea aurkitu nahi duzu, konpromisoak behar dituzu, lan egin nahi duzu, indarrak elkartu nahi dituzu ideal baten alde, behar duenari laguntza eman nahi diozu, proiektuak hasi nahi dituzu, proiektuak sendotu nahi dituzu.
Porque quieres ir a mas, porque no te conformas, porque quieres lo [...]
nabigatzen
Gaztea bazara….
EGI TOURera doa!
Euzko Gaztedi-EGI-k Tour-era txangoa antolatu du datorren uztailaren 13 eta 14rako. Pau-n hasi eta Hautacam-en amaituko den etapa ikustera joan nahi dugu. Autobusa aurreko egunean irtengo gara Bilbotik eta Hutacamera ailegatu eta han akanpatu. Etapa amaitutakoan bueltatu egingo gara. Animatu eta etorri zaitez!!
EGI Mendi Martxa 08! Oiz Mendira
Hilabetero Bizkaiko Euzko Gaztediak antolatzen dituen mendi martxekin jarraitzen dugu. Oraingo honetan Durangaldera egingo dugu eta zehazki Oiz mendira. Mendi Martxa maiatzaren 17an izango da. Aurretik izena eman beharko da, mendi martxan parte hartzeko honako bideak erabilita;
Apirilean… Kolitzara!
Hilabete honetan eta laugarrena da, Bizkaiko EGIk bere Mendi Matxa antolatu zuen. Oraingoan, Kolitza mendia izan zen helmuga irteera eta eguraldia lagun izan genuen.
EGI Mendi Martxa 08! Kolitza Mendira
Apirilaren 20an (Igandea) Kolitzara joango gara.
Izena emon behar da aurretik txango honetan parte hartzeko.



