Euskararen eta herriaren etorkizuna

Osteguna Abe 3, 2009

Ugaitz Zabala (Deia)

GAU ilunak egunsentia zekarreneko zantzua eta esperantza zeuzkan euskaltzale orok demokraziari ongi etorria eman ziotenean.
Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeuzkan euskaldun orok gizarte mugimenduek euskaltzaletasunaren lekukoa hartu zutenean legez.
Gau ilunak egunsentia zekarreneko zan-tzua eta esperantza zeukaten gizarte mugimenduek lanari oraindik eta tinkoago heldu ziotenean.
Baina horiek guztiok ez genekien, edo ez ginen ohartu, goiz argia ikusi baino lehenago zeru lainotuaren aurrean begira paratu behar genuela.
Zeruak ilun dirau, goiza heldu egin zaigu, baina lainoek etorkizuna goibeltzen digute. Lainoek euria bota eta arrosak ernetzen dituzte kaioak hegan adi dauzkatela, haratustel anoa nondik agertuko zaien.
Euskaraz bizi eta hazi nahi garen giza seme eta alabek arrosen izurritearen barruan mugitzen gara, gora begira, zerura begira, kaioen digestioak ezusteko oparirik utz ez diezagun.
Garrasi egiten dugu, nork entzungo zain; aldarrikatu egiten dugu inor ohartzeko zain; mintzatu egiten gara, elkar ulertzeko; galderak airera bota, gure eskubideak gogorarazi, etorkizun elebiduna eraikitzeko oinarriak sendotzen, lan eta lan.
Arrosek eta kaioek, aldiz, gure izerdiari barre egiten diote, gure ahaleginei oztopoak jarri, gure ilusio eta esperantzei bizkarra eman.
Arrosek eta kaioek lainoen euria jasotzen dute, edo lainoen gainetik hegaz egiten dute hurrenez hurren, eurek bai, eurek goiz argiaren berotasunaz gozatzen duten bitartean.
Baina gure ordua helduko da, txo! Ilusioak eta esperantzak dituen herria, lan egiten duen herria, bizirik dagoen herria baita. Gu ez gara kaioentzako haratustel izango, gu ez gara arrosentzako ongarri izango, gu euskal herritarrak gara, euskaldunak, eta gure hizkuntza ahoan eta bihotzean daramagu. Ahoan eta bihotzean eramango dugu beti.
Ez da oraindik jaio herri honen etorkizunaz beste egingo duen inor edo ezer. Milaka urtetan amore eman dute guztiek, herri hau aurrera zelan ateratzen zen ikusi behar izan dute, txandaka.
Arrosen eta kaioen txanda da oraingoa, baina herri honek aurrera egingo du, eta euskaraz aldarrikatuko ditu bere erraietatik ateratzen diren egitasmoak.
Arrosek lorategi ederrak apain ditzakete, kaioek eguzkipean egin dezakete hegaz, eta guztiok batera egin dezakegu aurrera. Baina ez gaude prest inposaketarik onartzeko, ez dakigu porrota zer den. Arrosek eta kaioek gure alboan egin dezakete lan, baina harresiak altxatzen tematzen baldin badira, harresi horien gainetik jauzi egingo dugu, harresi horiek atzean utziz.
Aurrera doan herria da hau, arazoak arazo, trabak traba, beti aurrera. Gure urratsak motel daitezke, harri koskortxoak aurki di-tzakegu gure oinetakoetan, maskuiloak gure oin-zoletan, baina ez gaitu ezerk geldiaraziko. Abian gara eta tinko jarraituko dugu gure jomugaraino, goiz argia begiztatu arte.
Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospa-tzen dugu. Gaurkoa ez da lan egiteko eguna, gaurkoa bizirik gaudela ospatzeko data da, gainerako 364 egunetako lanarekin jarraitu behar dugula gogoratzeko efemeridea.
Ez dugu etsi behar, eta ez dugu etsiko, jakin badakigulako euskararik gabeko Euskal Herririk ez dagoela, zazpi probintzietan zehar hedatzen den Euskararen Herria dugulako gurea.
Eta amaitzeko, gaurkoan, Xabier Leteren hitzak geure egin nahi ditugu:

“…goiz betean izotza nagusituko da

Eta elkarri “horra negua” esanen diogu,

baina izaki guztiek

beraien ibilbidea jarraituko dute

bizitzaruntz”.

(Egunsentiaren Esku Izoztuak, X. Lete)

Honatx negua, hotza eta euria, baina gure ibilbidearekin jarraituko dugu, bizitzarantz. Euskara eta Euskadiren bizitzarantz.


Urriak 25, zer dugu ospatzeko?

Ostirala urr 23, 2009

Urriak 25, zer dago ospatzeko?


Ikurrina Alderdi Egunean!

Osteguna urr 1, 2009

Aurreko asteburuan Alderdi Eguna izan zen Forondako zelaietan. Asteburu osoan EGIkoak, akanpadan egon gara eta ekintza ezberdinak antolatu ditugu egun horietan. Argi ikusi da gure jendea, gure herriaren alde lan egiteko prest eta gogotsu dagoela.


Juventud y violencia: conceptos antagónicos (Deia egunkarian)

Asteartea uzt 28, 2009

pizarra (ARATZ CASTROk idatzia)

DURANTE estos días estamos observando las reacciones que los distintos agentes sociales y políticos tienen sobre el Informe extraordinario sobre atención institucional a las víctimas del terrorismo en Euskadi presentado por el Ararteko días atrás. La información que llega a la sociedad a través de los medios de comunicación mayoritariamente se refiere a los datos referidos a la juventud y su aceptación o rechazo a ETA.

Read the rest of this entry »


Flandesko Alderdi Abertzaleko zenbait gazteren bisita

Asteartea uzt 21, 2009

Flandesko Alderdi Abertzaleko 25 bat gazte gaur Euzko Alderdi Jeltzalearen Bilboko egoitzan izan dira, Sabin Etxean eta EAJ eta EGIko kideekin bildu dira. Era berean, eta Garbiñe Saez parlamentari jeltzalearen eskutik, datorren asteazkenean, hilaren 22an, flandestar gazteek Eusko Legebiltzarra bisitatzeko aukera izango dute.

Argazki gehiago