Elorrioko Batzokian izandako prensaaurreko batean, Euzko Gaztedi-EGI-k urriaren 12 ezer ospatzeko ez dugula argi utzi zuten, espainiarrak sentitzen ez garelako, euzkotarrak eta europearrak baizik. Era berean EGIko gazteek, Espainiako gobernuari eskatzen diote, Euskadiko autogobernuaren garapenari eragozpenak ez jartzeko, ezen eragozpen horiek euskal gaztediaren ongizate eta garapenari trabak jartzen dizkiotelako.
Adierazpen hauek, EGIk Elorrion eta Durangon egiten dituen jardunaldi batzuen itxiera-agerraldian egin ziren. Jardunaldi hauek “Gazteak, arazoak aukerak eta garapenerako erronkak” lemapean burutu dira eta gaztedi jeltzaleak, gazteen arazoak diren etxebizitza eta enpleguari buruz aritu ziren eztabaida eta ausnarketan. Jardunaldi hauetan gazte jeltzaleek, euskal gobernuak aurkeztu berri duen gazte lege proiektuari babesa eman diote berriz ere.
Euzko Gaztedi ilusioz beteta dago Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gaztediaren Legearekin, zalantzarik gabe Euskal gazteen emantzipazioaren aldeko apustua egiten duelako, eta are gehiago, gazte elkarteen parte hartzea sakontzea eta elkarteetan ez dauden gazteen parte hartzea ere bultzatzea bilatzen duelako.
Juventudes Socialistasek esan du lege proiektua idazteko ez direla gazteen elkarteak aintzat hartu, akusazio hori bota du. EGIk sozialista gazteen zinismoa kritikatzen du, horiek zuzen-zuzenean ezagutzen zutelako prozesu luze hau, Eusko Jaurlaritzaren Gaztedia Zuzendaritzaren eta gazteen elkarteekin egindako batzarrez beteta egon dena. Eta bazekiten elkarte horiek oso gutxitan joan direla batzarretara, eta joan direnean, ez dutela aurkeztutako testuentzako aldaketarik planteatu.
Read the rest of this entry »
EGI gonbidatu nahi zaituzte 2008ko kanpaldira.
Anima zaitezte eta etorri denok 26an Forondara!!!
Irailak 26 ostirala:
Kanpaldi librea
22.00 Txerri Parrila
Irailak 27 larunbata:
11.00 Ikurriñaren Igoera
12.00 Ekitaldi politikoa Gasteizen; Diputazio enparantzan Trebiñoren erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia.
- Emilio Olabarria (Kongresuko Diputatua)
- Garbiñe Saez Molinuevo (Legebiltzarkidea)
13.00 Poteoa Gasteizen
14.30 Bazkari Herrikoia
16.00 Mus Txapelketa eta bestelako entretenimenduak
22.00 Afari Herrikoia
24.00 Luhartz taldearekin erromeria
Alderdi Egunan gaude eta primeran pasatzen ari gara.
Eta zu? Galduko duzu?