Euzko Gaztedi ilusioz beteta dago Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gaztediaren Legearekin, zalantzarik gabe Euskal gazteen emantzipazioaren aldeko apustua egiten duelako, eta are gehiago, gazte elkarteen parte hartzea sakontzea eta elkarteetan ez dauden gazteen parte hartzea ere bultzatzea bilatzen duelako.
Juventudes Socialistasek esan du lege proiektua idazteko ez direla gazteen elkarteak aintzat hartu, akusazio hori bota du. EGIk sozialista gazteen zinismoa kritikatzen du, horiek zuzen-zuzenean ezagutzen zutelako prozesu luze hau, Eusko Jaurlaritzaren Gaztedia Zuzendaritzaren eta gazteen elkarteekin egindako batzarrez beteta egon dena. Eta bazekiten elkarte horiek oso gutxitan joan direla batzarretara, eta joan direnean, ez dutela aurkeztutako testuentzako aldaketarik planteatu.
Beste alde batetik, Partido Popularraren Gaztedia atalaren bozeramaileari, Nerea Alzola, EGIk Lege proiektua berriro irakurtzea proposatzen dio, arrazoi garbi batengatik: Eusko Legebiltzarraren Gaztedia Batzordean parte hartzen duten Partido Popularraren kideek ez bezala, testu honek euskal gaztediaren aldeko apustua egiten duelako, lehen enplegua eta etxebizitza lehentasunezko gaiak izanik.
Azkenik, Euzko Gaztedik Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten euskal formazio politikoei arduraz jokatzeko eskatzen die, hauteskundeen interesak alde batera utz dizatela eta atera dezatela euskal gazteon arazoei aurre egingo dien Gaztediaren Legea
Artikulu hauek ere interesgarriak izan daitezke:
- EGIren Bilera Nagusia amaitu da
- V. Bilera Nagusia
- Iraola eta Amorebieta
- Minority Literature: Barack Obama
- Gaztea bazara....
Iruzkin gehien jaso dituzten artikuluak:
- Yon Goicoechea: Vendamos ideas (8)
- IRPF; Errenta aitorpena, Laguntzarik bai? (4)
- Enkarterriko EGI ante el nuevo horario de FEVE (3)
- Apirilean... Kolitzara! (3)
- Iraola eta Amorebieta (2)
- ¿Donde empieza la opinión para terminar en reivindicación? (1)
- EGIk antolatuko du YDEren, Young Democrats for Europe, lehen kongresua (1)
- Kaka Plastada! (1)
- SURFlarien helmuga!! (1)
- Inguru-giroa (1)




Inork ez zuen artikulu honetako erantzun
Idatzi zure iruzkina