Urriak 12 ez daukagu zer ospatu

Astelehena urr 13, 2008

Elorrioko Batzokian izandako prensaaurreko batean, Euzko Gaztedi-EGI-k urriaren 12 ezer ospatzeko ez dugula argi utzi zuten, espainiarrak sentitzen ez garelako, euzkotarrak eta europearrak baizik. Era berean EGIko gazteek, Espainiako gobernuari eskatzen diote, Euskadiko autogobernuaren garapenari eragozpenak ez jartzeko, ezen eragozpen horiek euskal gaztediaren ongizate eta garapenari trabak jartzen dizkiotelako.

Adierazpen hauek, EGIk Elorrion eta Durangon egiten dituen jardunaldi batzuen itxiera-agerraldian egin ziren. Jardunaldi hauek “Gazteak, arazoak aukerak eta garapenerako erronkak” lemapean burutu dira eta gaztedi jeltzaleak, gazteen arazoak diren etxebizitza eta enpleguari buruz aritu ziren eztabaida eta ausnarketan. Jardunaldi hauetan gazte jeltzaleek, euskal gobernuak aurkeztu berri duen gazte lege proiektuari babesa eman diote berriz ere.

Leave a Reply

Comment