
Enkarterri
Asteburu osoan zehar eta Güeñes herrian, Enkarterriko EGIren jardunaldiak izan dira. 16 urtetik gorako zonalde osotik etorritako gazteak Santxosolo aterpetxean bildu dira, EAJ eta EGiren inguruko hausnarketa egiteko eta formakuntza jasotzeko. Deigarria benetan, partehartzaileen gaztetasuna. Guztiek adi-adi jarraitzen zituzten asteburu osoan zehar entzun dituzten hitzaldiei. Inork ez luke esango, gaztediak politikarekiko interesa galdu duenik hara hurbilduz gero.
Zapatuko hitzaldian, partehartzearen eta ardurak hartzearen garrantzia azpimarratu zen; guk egiten ez badugu, ardura beste pertsona batzuen menpean utziko da eta gauzak ondo funtzionatzeko guztion idea eta lana beharrezkoa dira.
Alderdi bezala erronka garrantzitsu eta berriak ditugu aurretik eta hauei heltzeko formakuntza eta hausnarketa jardunaldiak oso inportanteak dira. Datozen hilabeteetan, asti haundirik ez dugu izango gure erakundean hausnarketarako, ezen ekainaren 7an Europar Parlamenturako hauteskundeak izango dira eta EGIkide bezala era aktibo batean parte hartu behar dugu, gure alderdiko ordezkaritza, kontinente zaharraren parlamentuan jesarlekua izan dezan. Gazteriaren bozka oso inportantea da, gure herriaren ahotsa Bruselan entzun dadin. Horretarako gaztedi prestatua behar da eta guk horretan dihardugu, deskantsu gabe.

Kartela!
Datorren apirilaren 4ean, EGI EGUNA ospatuko dugu Arratiako Zonaldean dagoen Dimako herrian, Bizkaian. Egun honetarako ekintza desberdinak antolatu ditugu guztion gozagarrirako. Eguerdiko 12etan Iñigo Urkulluren hitzaldia egongo da.
Euskal gazteria deitzen dogu EGI EGUNEan parte hartzera. Kartelak dioen moduan, ez duzu zertan superheroia izan behar Euzkadiren alde egiteko eta gazte bezala Euzkadik Behar Zaitu, esan nahi dizugu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, egi.bbb@eaj-pnv.eu
Diman ikusiko dogu elkar!!!!
Eskerrik asko denoi! Bizkaiko eta Euskadiko emaitzak izugarriak izan dira!

Hemen dekozue EGIZU Hauteskundeetako ale berezia deskargatzeko prest!

PDF Formatuan
OpenOffice.org Formatuan