Blogosfera Jeltzalea

Asteazkena mar 14, 2007

Blogosfera: blog guztiak komunitate edo sare bat bezala biltzen dituen terminoa da. Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.Web 2.0: Jendearen partehartzean eta informazio elkartrukatzean oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da. Read the rest of this entry »


361 martxoko aldizkaria sarean!

Osteguna mar 1, 2007

Dagoeneko, 361 aldizkariaren bigarren zenbakia sarean da.

Klik HEMEN aldizkaria eskuratzeko.


Ekologia:Beroketa edo hozketa globala?

Osteguna mar 1, 2007

Planetaren beroketa globala nazioarteko politikaren agendako gai garrantzitsuenetakoa da gaur egun eta, gizarte-eragilea askoren ustez, gaur egungo arazo nagusiena.
Nolanahi ere, zientzialarien artean borroka gogorra piztu da, iritzi berekoak ez diren bi sektore sortu direlako. Batetik, ustez nagusi den sektorea dugu, “politikoki zuzena”, eta beroketa global antropogenikoaren paradigmaren aldekoa da. Bestetik, gero eta ugariagoak diren zientzialari “eszeptikoen” taldea dugu, eta gertakari horri buruzko ikerketak zalantzan jartzen dituzte. Izan ere, baieztatu egiten dute ikerketa horien emaitzak zentzuzkoak ez direla eta ondorioak zehazteko erabilitako metodoak ere egokiak ez direla. Batzuk, ordea, haratago doaz eta XX. mendeko iruzur zientifiko handienaren aurrean gaudela salatzen dute. Betidanik, arinegi jokatu duten zientzialariak egon dira, nolabaiteko garrantzi politikoa duten arazo berriak sortu direnean ingurumenean balizko hondamendiak gertatuko direla adierazi dute-eta. Eguraldi-aldaketak dira jokabide horren adierazgarri. 70eko hamarkadan, bazirudien Izotz Aroa hurbil-hurbil zegoela. Bi hamarkadaren ostean, 80ko hamarkadaren amaieran, ordea, beroketa globalari buruzko iragarpen ikaragarriak ziren nagusi, eta, gaur arte, atzeraelikatu egin dira Nazio Batuetako Eguraldi Aldaketari buruzko Gobernu arteko Taldearen (IPCC)[1] lanaren, komunikabideen sentsazionalismoaren eta talde ekologista askoren erradikalismoaren ondorioz. Iritzi publikoak beroketa globalaren doktrinan itsumustuan sinesten duenez, gaur egun eztabaidaezina da ia-ia. Read the rest of this entry »


Bakea eta Burujabetza

Asteartea ots 20, 2007

Gure herria aspalditik bi kalte pairatzen ari da: bortizkeria eta burujabetza eza. Gaur, Euzkadi dugu kalte hauetako bat konpontzeko prozesu batean sartuta, denok bagaude prozesu honetan sartuta, eta oraindik ez dakigu zelan bukatuko den.

Hala ere, gauza bat izan behar dugu argi: bake prozesuaren emaitzak ezin du gure herriarentzat nahi dugun marko politikoa baldintzatu, bortizkeria hasi zen baino lehenagotik jasotzen ari garen egoeraren konponketa kondizionatu.

Zoritxarrez, bizi izan ditugun esperientziak kontuan hartuz, jakin badakigu Madriletik saiatuko direla arazo batekin biak konpontzen, bakearekin bat, dena amaitutzat ematen. Hona hemen, abertzale bezala, gure lan egiteko esparrurik garrantzitsuena: ezin ditugu gure helburuak bidetik galdu, izan ere, Espainia eta Frantziatik saltzen zaigun erosotasunean erortzen bagara, akabo euskal nortasuna, akabo Euzkadi libre izateko aukera.

Behin baino gehiagotan entzun dut bakea lehentasuna dela, erabat ados; bake barik ez dago nazio – eraikuntzarik, independentzia lortzeko tresna dena, ez dago bizitzerik. Bestalde, hadi egon behar gara, lantzen ari garen helburua, nahia eta pasioa ahazteko arriskua dago ta.

Read the rest of this entry »


361 Otsaileko aldizkaria sarean

Osteguna ots 1, 2007

Bizkaian EGIk antolatzen dituen ekintza eta ekitaldien berri emango da. Aldizkaria jasotzeko, idatziguzu mail bat info@bizkaikoegi.org posta elektronikora.

Egin “klik” HEMEN gure aldizkaria ikusteko.