Balmasedako EGIkideen bideoa

Larunbata eka 30, 2007


Nuria Lopez de Gereñu Bizkaiko EGIkideekin

Ostirala eka 22, 2007

Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuaren hitzaldia izan genuen, Euskal Y-koaren gainean hitz egiteko.Bi ordutxo pasatxo iraun zuen batzarrean, proiektuaren azalpenak eman zizkigun eta gure herriarentzako izango dituen onurak azaldu ere bai. 2010erako aurreikusten da gure herriarentzako ain garrantzitsua den azpiegitura hau martxan. Hiru hiriburuak lotuko dituen garraiobide moderno honek, bai pertsonak eta bai merkantziak garraiatzeko balioko du. Bestetik, Europan dauden beste abiadura haundiko trenekin konexioa izango du, horrek beste herrialdeetan zehar garraiatzeko beste medio bat izango da. Euskal Y gaur egun Euzkadin dauden trenbide sareen o


ETAren SU ETENAREN HAUSTURAREN INGURUAN EGIk KALERATUTAKO HAUSNARKETA

Asteazkena eka 6, 2007

Gaur ekainak 5 nohizbait gertatuko zela jakin arren, gertatzea nahi ez genuen berri batekin hasi dugu eguna. ETA erakunde terroristak 2006ko martxoaren 24ean iragarri zuen su-etena hautsi duela jakinarazi du. Bitartean gertatu den bake prosesuak porrot egin du eta, berriro ere, euskal gizartearen eta abertzaleon gehiengo ukaezin batek arbuiatzen duen antzinako antzu bezain kruel den estrategia gerrazalera bueltatuz.

Gertaera larri honen aurrean lau gogoeta egin nahi ditu Euzko Gaztedik.

1.- Euskal gatazkaren irtenbidea ez da inoiz konfrontazio antidemokratikotik eta zilegi ez den biolentziaren erabileratik etorriko.

XXIgarren mendean, bai euskal gizartea eta bai munduko gainontzeko herritarrak bakearen aldeko kontzientziazio gero eta sakonagoa uztartzen ari dira konponbide militar eta biolentoak alde batera utzirik, jarrera hauek ez baitute bakebidean aportazio positiborik ezkeintzen, justu guztiz kontrakoa. Horren adibide garbia da oraindik indarrean dagoen Irakeko gerra; Biolentziak biolentzia gehiago sortu eta herritarren sufrimendua areagotu baino ez du egiten.

Beraz guk, Euzko Gaztedik, beti egin dugun bezela baina orain inoiz baino gehiago, biolentziaren arrazoiaren aurrean, hitzaren eta elkarrizketaren arrazoia aldarrikatzen dugu.
2.- Gatazka politikoen konponketa ez da erraza. Kanpoko eragozpenak, barruko tentazio okerrak norbereburua irabazle handitzat aurkezteko eta beste mila oztopok, mendeetako arazo politikoari eta bake ezari konponbidea lortzeko bidea kolokan jartzen dute askotan. Egoera honetan, guztiok daukagu bideari jarraipena eman ez izananaren erantzunkisunaren zati bat, baina ETAk eta ETAk bakarrik dauka oztopoei aurre egin eta konponbideak bilatzen jarraitu beharrean, kokildu eta bidean atzera egitearen erantzunkizuna orainarte lortutako aurrerapausu guztiak kolokan jarriz.
Ondorioz, oztopoen aurrean ausardia aldarrikatu nahi dugu eta erabat gaitzetsi bidean atzera bueltatzearen estrategia koldarrak.

3.- Gure babes osoa eskeini nahi diegu inoiz biolentziaren biktima izan diren pertsona guztiei, berriz ere traizionatua sentitu den euskal gizarte osoari, engainatuak sentitu diren ezker abertzaleko kideei eta batez ere, egiari eta duintasunari traizio eginez ETAk prosesuaren porrotaren erantzule bezela jarri dituen gure alderdiko, Euzko Alderdi Jeltzaleko, burukide guztiei.

EAJeko kideek askatasunez eta demokratikoki Euzkadiko herrialde guztietan aukeratu dituzten burukideak, beti defendatu dituzte askatasuna eta nazio eraikuntza 112 urte dituen alderdiaren buruzagitzan eta tinko eta irmo matentu dituzte bai bakarkako eskubide eta eskubide kolektiboen baloreak eta baita arazoen aurrean ausardiazko eta konpobiderako jarreren balio ukaezina. Guzti hau ez aitortzea eta lepotik, bake prosesuaren porrota intentzioz bilatu izanaren akusazio larria egitea, historiari, errealitateari eta egiari iruzur egitea da.

Beraz, puntu honetan aipaturiko guztiei babes eta esker ona berrestea baino ez zaigu gelditzen egin dituzten eta egiten jarraituko dituzten ahalegin zintzoengatik.

4.- Azkenik, ETAri zintzotasunez eskaera bat egin nahi diogu. Su etena haustean izan ez duen ausardia berreskura dezala eta gure herria eta gure gizartea behin betiko bake bidean eta gatazkaren konponketa bidean jar ditzala behin betiko egiazko su etena indarrean jarriz.

Euskal gizarteak ez du nahi eta ez du merezi mendeetan itxaroten ari den eta orain urtebete esperantzaz hartu zuen konponbide bidean berriz ere atzera egiterik.


Uribe Kostako gazte hauteskundebusa!

Ostirala mai 18, 2007

Erdu gurekin Uribe Kostako Euzko Gaztediaren hauteskundebusarekin! Egun osoan zehar, gure eskualdeetako herrietatik joango gara giroa alaitzen eta gure hautagai zein alderdiari babesa emoten.


Bilboko EGIkideak

Astelehena mai 14, 2007

Image

Blog berri bat eta AZKUJUNANTE kanpainia martxan jarri dute gure bilboko EGIkideak