Bizkaiko Batzar Nagusiek Defentsa Ministerioari eskatu diote naturguneak erabil ez ditzan ariketa militarrak egiteko

Asteartea eka 30, 2009

Estatuko Indar Armatuetako talde batek Gorbeiako Gurutzean Espainiar banderak jartzen dituztela erakusten duten eta komunikabideetan agertutako argazkien aurrean, Aizbea Atela Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldearen bozeramaileak Defentsa Ministerioari eskatu dio “etorkizunean Bizkaia Herrialde Historikoko naturgune babesturik erabil ez ditzan  bertan ariketa militarrak egiteko”. Read the rest of this entry »


Euzko Gaztedik Isabel Celáaren, Hezkuntza sailburua, erabakia gogor salatu nahi du.

Osteguna mai 28, 2009

Euzko Gaztedik Isabel Celáaren, Hezkuntza sailburua, erabakia gogor salatu nahi du.

Euskaltzale guztiok dakigun bezala, igande honetan Bizkaiko Ikastolen Elkartearen jaia izango da Galdakaon, Ibilaldia alegia.

 

Read the rest of this entry »


Getxoko EGIren oharra.

Osteguna mai 28, 2009

Getxoko Euzko Gaztedi-EGI  erakundeak honako adierazpen hau egin nahi du PP alderdiak Pirritx eta Porrotx pailazoen ekitaldiaren inguruan hartu duen jarrerari erantzuteko:

1.       Egoki jotzen dugu Getxoko Kultur  Etxearen presidentearen jarduna, hau da, pailazo hauek kontratatzea, emanaldira joatea erabakitzen duten bizilagunen gozamenerako. Read the rest of this entry »


EGI Eusko Jaurlaritzak atera duen Gaztediaren Legearen lege proiektuaren alde dago

Asteazkena urr 1, 2008

Euzko Gaztedi ilusioz beteta dago Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Gaztediaren Legearekin, zalantzarik gabe Euskal gazteen emantzipazioaren aldeko apustua egiten duelako, eta are gehiago, gazte elkarteen parte hartzea sakontzea eta elkarteetan ez dauden gazteen parte hartzea ere bultzatzea bilatzen duelako.

Juventudes Socialistasek esan du lege proiektua idazteko ez direla gazteen elkarteak aintzat hartu, akusazio hori bota du. EGIk sozialista gazteen zinismoa kritikatzen du, horiek zuzen-zuzenean ezagutzen zutelako prozesu luze hau, Eusko Jaurlaritzaren Gaztedia Zuzendaritzaren eta gazteen elkarteekin egindako batzarrez beteta egon dena. Eta bazekiten elkarte horiek oso gutxitan joan direla batzarretara, eta joan direnean, ez dutela aurkeztutako testuentzako aldaketarik planteatu.
Read the rest of this entry »


Egi Kanpaldia 08- Alderdi Eguna!!

Ostirala ira 26, 2008

EGI gonbidatu nahi zaituzte 2008ko kanpaldira.

Anima zaitezte eta etorri denok 26an Forondara!!!
Irailak 26 ostirala:

Kanpaldi librea
22.00 Txerri Parrila

Irailak 27 larunbata:

11.00 Ikurriñaren Igoera
12.00 Ekitaldi politikoa Gasteizen; Diputazio enparantzan Trebiñoren erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia.
- Emilio Olabarria (Kongresuko Diputatua)
- Garbiñe Saez Molinuevo (Legebiltzarkidea)
13.00 Poteoa Gasteizen
14.30 Bazkari Herrikoia
16.00 Mus Txapelketa eta bestelako entretenimenduak
22.00 Afari Herrikoia
24.00 Luhartz taldearekin erromeria