Urriak 12 ez daukagu zer ospatu

Astelehena urr 13, 2008

Elorrioko Batzokian izandako prensaaurreko batean, Euzko Gaztedi-EGI-k urriaren 12 ezer ospatzeko ez dugula argi utzi zuten, espainiarrak sentitzen ez garelako, euzkotarrak eta europearrak baizik. Era berean EGIko gazteek, Espainiako gobernuari eskatzen diote, Euskadiko autogobernuaren garapenari eragozpenak ez jartzeko, ezen eragozpen horiek euskal gaztediaren ongizate eta garapenari trabak jartzen dizkiotelako.

Adierazpen hauek, EGIk Elorrion eta Durangon egiten dituen jardunaldi batzuen itxiera-agerraldian egin ziren. Jardunaldi hauek “Gazteak, arazoak aukerak eta garapenerako erronkak” lemapean burutu dira eta gaztedi jeltzaleak, gazteen arazoak diren etxebizitza eta enpleguari buruz aritu ziren eztabaida eta ausnarketan. Jardunaldi hauetan gazte jeltzaleek, euskal gobernuak aurkeztu berri duen gazte lege proiektuari babesa eman diote berriz ere.


Enkarterriko EGIren kanpaina

Astelehena urt 28, 2008


Jostailu eta liburu bilketa; Eskerrik asko!

Osteguna urt 10, 2008

Euzko Gaztedi EGI-k “Jostailuen bilketa kanpainan” parte hartu zenuten guztioi eskerrak eman nahi dizkizue. Egia esan, aurreikusita genuena baino jostailu eta liburu gehiago ekarri dituzue eta bilketa oso arrakastatsua izan dela esan daiteke. Datorren urtean antzeko ekintza bat burutuko dugula aurreratzen dizuegu aurtengo arrakasta ikusita.Baina kanpaina honen helburuari helduta esan, beharrizanak dituzten umeei helarazi zaizkiela zuek ekarritako gauza guztiak.


Euskararen 365 egunak!

Astelehena Abe 3, 2007


Ekarri gurera! Jostailu eta liburuen bilketa-kanpaina

Osteguna Aza 15, 2007

Aurten ekimen barri bati ekingo diogu liburu eta jostailuen bilketa kanpainari. Gabonak gertu ditugun honetan, zuengandik jasotzen ditugun jostailu eta liburuak premiak daukiezan umeekin lan egiten dabezan alkarteen artean banatuko doguz.
Read the rest of this entry »