EGI Mendi Martxa

Ostirala mar 16, 2007

BIZKAIKO EUZKO GAZTEDIk, datorren martxoaren 31rako mendi martxa antolatu dau Ermuan.
Read the rest of this entry »


Urriak 12, gaur ez dago ezer ospatzeko!

Osteguna urr 12, 2006

Euzko Gaztedik, urriaren 12an, Hispanitatearen egunaren kontrako jarrera adierazi gura dau, ondoko argudioekaz batera:

  • Euzko Gaztedi ez da Espainagaz identifikatzen, euskaldun eta bakarrik euskaldun sentitzen dalako.
  • Honelako jai anakroniko eta lotsagarriak, euskal gizarteari inposaturikoa, Espainako Gobernuak defendatzen omen dauan anitztasunaren kontrakoak dirala salatu gura dau Euzko Gaztedik.
  • Euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu gura dogu, herri honen nortasuna defendatzeko bidea dalako. Euzkadik erabakitzeko eskubidea martxan jartzeko aukera izando baleu, euskaldunok ez geunke holako protestarik egin behar izango, gure herriarekin lotuta ez dagozan jaiak ospatu behar izango ez genduzalako.

Adierazpen honen bidez Euskal gizartea ahal dan neurrian, egun normal bat bizi izatera animatu gura dogu, inposaketaren harria gainetik kenduz, gure onartzen dogun Gobernurik ez dagoelako Madrilen, ezta Parisen.


XIII Ikurriñaren Omenaldia: Bilbao-Arrigorriaga

Astelehena ira 25, 2006

XIII Ikurriñaren Omenaldia

XIII Ikurriñaren Omenaldia: Bilbao-Arrigorriaga

Irteera goizeko 9etan Bilbo Zaharreko batzokitik
Salida a las 9 de la mañana desde el batzoki de Bilbo Zaharra

Ibilbidea/recorrido: Bilbo zaharra- Ibai eder- Etxebarri-Basauri-San Miguel-Arrigorriaga

13etan Ekitaldi politikoa

15etan Bazkaria Arrigorriagako batzokian (12€ apuntatzeko Bilbo Zaharreko batzokian, 944.158.806, azken eguna izena emateko Irailak 27 ,eguaztena)