Bizikletaren Eguna

Asteartea mai 6, 2008

Bilboko Udalak argitaratzen duen gizarte egutegiari begira nabil eta ohartu naiz maiatzaren 11an Bizikletaren Eguna ospatuko dela Bilbon. Egia esan ez nekien holako iniziatibarik zegoenik, baina oso idea ona iruditzen zait. Bizi-Bizi elkarteak antolatzen du eta hiri barruko ibilbide bat antolatu da igande goizean Bilbo hiriko kaleetatik. Europa iparraldeko herri eta hiri askotan, bizikletaren erabilera oso hedatua da, ez ordea gure herrian. Erosotasunez inguratuta bizi garen gizarte honetan, nahiago kotxea hartu bizikleta hartzea baino. Baliteke kontu kulturala izatea eta ohitura falta izatea. Argi dagoena da, gero eta kotxe gehiago ditugula gure herrietan eta martxa honetan gure errepideak ez direla nahiko izango hainbeste kotxe irensteko. Gizarte moduan txip-a aldatu beharko genuke. Kotxea oso erosoa da, ezin daiteke uka; baina gasolinak daukan prezioarekin, kotxeak kutsatzen duenarekin, aparkatzeko dauden arazoekin, errepideetan dauden ia-eguneroko ibilgailu-karabanekin, ez dugu pentsatzen hobeto dela beste garraio-bide alternatibo batzuk erabiltzea?

Bihar ere goizeko irrati-albistegietan, trafikoari buruzko informazioa ematen dutenean, gure herriko edozein puntutan auto-ilarak luzeak daudela esango dute. Pentsatutuko dut masokistak garela eta nahiago dugula auto-ilara luzeak sufritu, metroan edo autobusean zutunik bidaiatzea baino. Erosotasunaren gizartean bizi gara!!

Leave a Reply

Comment