Urriak 12, gaur ez dago ezer ospatzeko!
Posted by bizkaitarra | Under Ekintzak Osteguna urr 12, 2006Euzko Gaztedik, urriaren 12an, Hispanitatearen egunaren kontrako jarrera adierazi gura dau, ondoko argudioekaz batera:
- Euzko Gaztedi ez da Espainagaz identifikatzen, euskaldun eta bakarrik euskaldun sentitzen dalako.
- Honelako jai anakroniko eta lotsagarriak, euskal gizarteari inposaturikoa, Espainako Gobernuak defendatzen omen dauan anitztasunaren kontrakoak dirala salatu gura dau Euzko Gaztedik.
- Euskal gizartearen erabakitzeko eskubidea aldarrikatu gura dogu, herri honen nortasuna defendatzeko bidea dalako. Euzkadik erabakitzeko eskubidea martxan jartzeko aukera izando baleu, euskaldunok ez geunke holako protestarik egin behar izango, gure herriarekin lotuta ez dagozan jaiak ospatu behar izango ez genduzalako.
Adierazpen honen bidez Euskal gizartea ahal dan neurrian, egun normal bat bizi izatera animatu gura dogu, inposaketaren harria gainetik kenduz, gure onartzen dogun Gobernurik ez dagoelako Madrilen, ezta Parisen.