Zuk duzu hitza!
Posted by bizkaitarra | Under kanpainak Larunbata urr 25, 2008Etorri da Al Gore eta Patxi berriro barregarri
Posted by Durangalde | Under Iritzia Ostirala urr 24, 2008Igaro da urriko hirugarren asteburua eta gutxitan ez bezela, honetan ere eztabaidaz beteriko egunak izan ditugu. Ostiral eta larunbateko kalimotxoen artean egunkariei begirada bat botatzean, alderdi sozialistak eta batez ere bere buruzagi den Patxi Lopezek esandako lelokeriak behin eta berriro irakurri behar izan ditugu. Bati baino gehiagori kalimotxoa alde batera utzi eta whisky edo zerbait gogorragoa hartzeko ideia etorriko zitzaion burura, nahiz eta asko eta askori, gehienei egia esan, oharkabean pasako zitzaien gaur egun eta oraindik hauteskundeetarako bost hilabete eskas falta direla, alderdi konstituzionalistek hartu duten bide elektoralista ikusita.
Joku maltzur horretan aipagarria izan da Al Gorek Euzkadira egin berri duen bisitaren ondoren entzun ditugunak. Alderdi Popularraren erreakzioa aipatzea eta eztabaidatzea alperrikakoa da, denbora dexente igaro da, edozelako esperantza galdu genuela alderdi honek egin dezakeen ekarpen positiboren baten esperoan, eta zoritzarrez nahiz eta aurpegiak aldatu otsoak lehengo bidetik darrai; tamalez, denborak berriz ere gure esperantza eza baieztatu baino ez du egin. Baina are larriagoa da PSEek eta Patxi Lopezek hartu duten jarrera gai honen inguruan. Beraien esanetan Euskadin soberan daude nobel saria jaso duen eta mundu guztian zehar (100 bat egunean) hitzaldiak emateko eskariak dituen Al Goreren ekarpenak. Zertarako inor ekarri alderdi sozialistak egia osoaren jabe dela jakinda? Zertarako bilatu natura eta gizarte garapenarenerako bide berriak, Zapatero eta bere taldeak paregabeko konponbideak barra-barra dituztenean? Ulertzen ez dudana da, nolatan ez dioten Patxi Lopezi nobel saririk eman oraindik! Seguruenik hortan ere Ibarretxek edukiko du errua, baina nola konpondu ote da Lehendakari gaizto hau ain argi zegoen saria Patxiren eskutatik aldentzeko?
Read the rest of this entry »
Postal Lehiaketa
Posted by bizkaitarra | Under Barriak Osteguna urr 23, 2008Kaka Plastada!
Posted by Durangalde | Under Barriak, Iritzia Astelehena urr 20, 2008Asteazkenean Madrileko kongresuan zita berezia dago, Zapaterok datorren urteko aurrekontuak aurkezten ditu eta azken urteotan ez bezala, ez da erreza izango behar dituen botuak lortzea. Gure alderdiak, Euzko Alderdi Jeltzaleak baiezko botua emango dio lege proposamenari asteetako negoziaketen ondoren, trukean Euskadirentzat oso beharrezkoak diren transferentzia eta inbertsioak jasoaz. Uste dut akordio ona lortu dela edo behintzat lortu zitekeen onena eta horregatik harro egon behar dugu gure burukideek eginiko lanarekin.
Baina gauzak horrela eta aurretik esandakoak ezeztatu gabe alderdi sozialistak aurkeztuko duen aurrekontu proposamenak merezi ditu kritikazko bi hitz. Hasteko, ezin aipatu gabe utzi Gernikako Estatutuaz eta garatzeko gelditzen diren trasferentziez PSOEk egindako erabilpen maltzur eta lotsagarria; eskerrak Patxi Lopez eta Euskadiko alderdi sozialistak egunero ahotan darabiltela nahiz eta dirudienez hauek, benetan agintzen dutenekin batzen direnean, Blanco eta Zapaterorekin alegia, estatutua gauzatzeko nahi hori ahaztu. Ezin ulertu daiteke nola alderdi batek Euskadin zerbait bozkatu eta Madrilen kontrakoa esan dezakeen.
Read the rest of this entry »
SURFlarien helmuga!!
Posted by busturialde | Under Barriak, Iritzia Asteazkena urr 15, 2008Laugarren urtez, Munduko surf txapelketako frogetako bat Mundakan ospatu da oraintsu. Azken urteetan Europako ezker olaturik onena lotsatuta ibili da eta eguraldia, mareak, haizea eta hainbat faktore kontutan izanda olaturik ez da egon, hori dela eta antolatzaileak beldur izan dira ea olaturik egongo den ala ez. Iaz eta orain dela bi urte gertatu ez bezala, aurton olatuak txapelketa hasi zen egun berberean agertu ziren. Irailak 29 astelehena, harrera ofiziala egin zitzaion txapelketari eta handik eta ordu bira, surflari guztiak uretaratzeko irrikan zeuden.
Iritzi pertsonalez eta surflarien ahotik entzunda, Mundakako froga hau oso berezia da haientzat. Olatuak beste inon baino bereziagoak dira, ez dira hondartza batetik uretaratzen baizik eta haitzen artean uraren eraginez sortutako eskailera natural antzeko batzuetatik. Olatuak sortzen den lekua total berezia da; Oka ibaia amaitu eta Mundakako itsasadarraren amaieran sortzen dira uraren mugimendu natural hauek.
Read the rest of this entry »