Egongo ote da Athletic-en eta Errealaren arteko derbirik hurrengo denboraldian?
Posted by bizkaitarra | Under Iritzia Asteazkena eka 4, 2008Askatasuna, hitz hori
Posted by bizkaitarra | Under Iritzia Astelehena mai 26, 2008Gaur egungo demokrazietan, ez du inork askatasunaren eskubidea auzitan jartzen: prentsa askatasuna, adierazpen askatasuna, kultu askatasuna… Baina “askatasun ” hitzari esanahia barrutik hustu diogu, edo esanahi hori luzatu, eta hitza ardura gabe eta berekoikeriaz ari gara erabiltzen.
Gizabanakoaren eskubidea gainerako gizabanakoen askatasunarekin bateraezina da, eta hor dago muga.
Behin hausnarketa txiki, nabari, baina beharrezko hori egin eta gero, har dezagun gure hizkuntza gogoan, har dezagun euskara. Azken aspaldian, badirudi zenbait guraso euren seme-alabak gaztelaniazko hizkuntza ereduetan matrikulatzeko askatasuna aldarrikatzen ari direla. Gauzak horrela, guraso horiei galdera batzuk bota beharko genizkieke: gizarte elebidunetan benetan sinesten al dute? Elebitasuna onuragarria dela uste al dute? Gizarte elebidun batek soilik berma ditzakeelako herritar guztion eskubideak, eta elebitasuna bermatzen duen hezkuntza sistema bakarrik izango da hezkuntza sistema arduraduna, guztion eskubideak ahalbidetuko dituena.
Zer nahiago? Gurasoen askatasuna ala seme-alaben askatasuna egoerak egoera zein hizkuntza erabiliko duten erabaki ahal izateko? Gurasoen ardura da seme-alaben ongizatean eragingo duen hezkuntza mota aukeratzea, eta euren seme-alaben askatasuna gogoan izan behar dutena.
Guztiok baldin badaukagu gaztelania ala euskara erabiltzeko eskubidea, arduratsu jokatu behar dugu, eta hizkuntza biak erabiltzeko eskubide hori bermatuko duen gizarte egoeraren alde lan egin behar izango dugu . Helburu hori egiazko elebitasunarekin etorriko zaigu bakarrik, euskara edo gaztelania zonaldeak zonalde indartuko dituen hezkuntza sistema batekin, hizkuntza bien ikaskuntza bermatuko duen sistema. Horrela bakarrik gauzatu ahal izango da gure askatasuna.
Baina hezkuntzaz jardutea ez da nahikoa, Herri Administrazioaren egoera aztertzea ere behar-beharrezkoa da, egoera hori bereziki kezkagarria baita askatasunaren defentsaren gidari santu batzuentzat.
“Administrazioan euskara inposatu egiten da ”; “euskararen inposaketarekin, zenbat profesional handi geratuko ote da bidean? ”; “euskarari doktoretza bati baino balio handiagoa ematen zaio oposaketetan ”; “espainiar estatuko edozein herritarrek estatuko edozein oposaketara aurkezteko aukera berberak izan behar ditu, eta euskararen inposaketak eskubide hori urratzen du ”, etab. Esaldi horiek guztiak, eta antzekoak, seguru asko behin baino gehiagotan entzun izan ditugula, baina ez dute askatasuna defendatzen, ez horixe, esaten dituenaren interesen defentsa baino ez dira, berekoikeriaz beterik dauden esaldi ustelak .
Herri Administrazioa ez da EIN edo INEMen bulegoa, Herri Administrazioa ez da guztioi lanpostu finkoa emateko sortua dagoen erakundea, hori ez da Administrazioaren ardura . Administrazioa herri zerbitzuak kudeatzeko erantzukizuna duen erakundea da, eta luzapenez, herritarroi behar den moduko zerbitzua bermatu behar digun erakundea, herritar guztioi hain zuzen ere.
Hortaz, gizarte elebidun baten, bi hizkuntza ofizial dagoen gizarte baten, Administrazioaren erantzukizunetako bat erabiltzaileon hizkuntza eskubideak bermatzea da, euskaraz zein gaztelaniaz hartuak izateko eskubidea, norbera bere hizkuntzan, edo norberak erabakitzen duen hizkuntzan . Eta Administrazioaren langileek euren lana nahikotasunez betetzeko prestakuntza izan behar dute, baita herritar orori berdin erantzutekoa ere, euskaldunoi zein euskaldunak ez direnei.
Egia da, bigarren mailako herritarrik ez du egon behar, eta guztiok eduki behar ditugu eskubide eta askatasun berberak. Horregatik, egiazko elebitasunaren defentsa egin behar dugu, uste osoz . Ez diogu inori ukatzen euskara ikasteko eskubidea, ondorioz, edonork aukera berdintasuna dauka edozein lanpostu lortzeko. Inori ez zaio gaizki iruditzen enpresa batek euren hautagaiei ingelesa edo frantsesa eskatzea, horretan ez du inork inposiziorik ikusten. Administrazioa ez da desberdina, enpresa publikoak bere baldintzak jartzen dizkio hautagaiei, eta baldintza horiek herritar guztion berdintasuna bermatzeko pentsatuta daude, herri honetako erabiltzaileon askatasuna bermatzeko hain zuzen ere.
Hitzaurrean esaten nuenez, egiazko elebitasunaren alde egin dezagun, aitzakiak eta interes indibidualak alde batera utzita. Askatasuna dago jokoan, arduraz jokatzea da gakoa.
Ugaitz Zabala
EGIren Aberri Batzordeko kidea
Canon digital: equilibrio entre artista y consumidor
Posted by bizkaitarra | Under Barriak Asteazkena mai 21, 2008Leire Corrales (El Correo)
Es evidente que no todas las partes implicadas están de acuerdo con las medidas establecidas con lo aprobado en la Modificación de la Ley de Propiedad Intelectual en 2006. Es evidente que no todas las partes han sido de igual forma afectadas por el establecimiento del canon digital.
El objetivo de la reforma que se hizo de dicha Ley de Propiedad Intelectual en 2006 buscaba el trasponer la directiva sobre la Sociedad de la Información a la legislación española, intentando dar plena satisfacción a lo ordenado por la directiva, a la adaptación de la era digital y al mundo de la cultura. Siempre sin menoscabo a la industria. Se acordó entonces que todos los agentes sociales y culturales -autores, intérpretes y productores- tuvieran derecho a recibir una remuneración equitativa por la puesta a disposición de sus obras en soportes digitales, incluido Internet.
Prevaleció entonces una tendencia a incidir demasiado en la defensa del artista, del creador y también de la industria, frente a intereses de los consumidores. Al igual que dijimos en su momento, la búsqueda de un equilibrio entre las partes es más que necesaria. En su día no se encontró el equilibrio necesario y la herida no ha terminado de cerrarse como debiera. En tal sentido, creemos que se debe reabrir el debate en torno al canon digital . Porque a veces esa defensa de los derechos de los creadores, de los artistas, en la práctica, no repercute directamente en ellos, sino que a va engordar las cuentas de las sociedades de gestión, que, siendo necesarias para la gestión de todos estos derechos, deberían estar más controladas, más limitadas. Debería procurarse por parte del Gobierno español un mayor control de transparencia en sus criterios de distribución de los ingresos percibidos. Lo que no podemos permitir es que todas las repercusiones económicas recaigan finalmente en el consumidor, que es la parte que más afectada va a salir de todo esto. Es necesario regular una serie de derechos que están desprotegidos como consecuencia de la revolución tecnológica, buscando siempre el mayor equilibrio y el menor perjuicio para cada una de las partes . Buscando un equilibrio justo entre la protección de los derechos de autor y los intereses de las empresas que se ven afectadas por la aplicación de cánones o compensaciones y, por supuesto, en el derecho de los consumidores.
La irrupción de las nuevas tecnologías en el mercado audiovisual ha llevado a un cambio en la distribución de las obras que, a día de hoy y previsiblemente todavía por algunos años, seguirá evolucionando . Esa oportunidad de mejor distribución de la cultura al consumidor, de acercamiento de cultura a tu ordenador, a tu dispositivo móvil, a tu televisor o a un lector digital de libros, por poner ejemplos de nuevos soportes de almacenamiento de contenidos, se debería haber visto desde siempre como una oportunidad y no como un riesgo, debido a circunstancias por todos conocidas como la piratería. Eliminemos razones para la piratería y afrontemos la nueva etapa multimedia con coraje e imaginación. La revista ‘Emprendedores’ cita el ejemplo del grupo musical ‘Radiohead’ como modo de hacer frente a las nuevas tecnologías. El grupo inglés puso a la venta a través de su página web, sin contar con su discográfica, su último disco, ‘In Rainbows’. ¿A qué precio? El que decidiera el consumidor. Un total de 1.200.000 personas se descargaron el álbum en el plazo de un mes, pagando una media de seis euros por consumidor. Entre ventas a través de la web y discos normales, llevan conseguidos 10 millones de euros por el disco. Éste es el camino de gente emprendedora, grupos que evolucionan y no tienen miedo a los cambios . Se adaptan y, como en el caso de ‘Radiohead’, obtienen el premio a su innovación. El consumidor, a su vez, consigue un acceso más atractivo a su grupo preferido.
EAJ-PNV reclama al Gobierno español que plantee un debate diferente. Un debate en defensa de los autores, de los consumidores y de la economía que los rodea, sin poner medidas que perjudiquen a unos para beneficiar a otros . Los consumidores necesitan artistas y los artistas, consumidores. En beneficio de ese binomio debemos legislar.
“AHT-ren kontra nau”
Posted by bizkaitarra | Under Iritzia Asteartea mai 20, 2008“AHT-ren kontra nau ” esaten deusten bakoitzean “badator betiko eztabaida” pentsatu eta betiko galdera egiten deutsat nire hizlariari: “Zergatik? ”. Hitz egin dodan guztiekin erantzun ezberdinak emongo deustezala pentsatu arren, danak gauza bardina erantzun deuste: Durangaldeari egingo deutsen itxura-aldaketa. Azkeneko eztabaida asteburu honetan izan da eta galdera egiterakoak emon eustan erantzuna zera izan zan: “Atxondoko haranean egingo dabenagatik ” “Zer egingo dabe, ba? ”. Ezagutzen dot Atxondoko haranerako prestatuta dagoan proiektua, baina hala bere, galdetzea gustuko dekot ia zer erantzuten deustan jakiteko. “Isiltasuna entzuten da haran horretan eta trena egin ostean ez da gehiago entzungo ” “Zenbatetan joan zara hara (ez da Durangaldean bizi eta) isiltasuna entzutera? ” “Ba, inoiz ez, baina nozbait joan nahi badot, zer? Gainera, nork erabiliko dau? ”. Ez dakie proiektuaren lehenengotariko faseen artean, dagoazan aukera ezberdinen ikerkuntza dagoala eta ondoren danetatik onenadan aukera aukeratzen dala?
Ados, Untzillaitz hustuko dabe, baina beste bide bat aukeratu egiten bada, arazo bardina izango dogu, zeren eta hainbeste maite dogun herri honen mendiak gehien harrotzen gaituen gauzetariko bat da.
Ulertzen dot beren etxea barik geratuko diranak edo etxe ondotik igaroko jakonari grazia handirik ez egitea. Baina beti norbaiteri tokatzen jako. Inork ez dau gura autobiderik etxe ondoan, ezta industriarik. Hori bai, danok gura doguz industriak lanik falta ez dadin, eta norbera bere autoan bertaratzeko, ondo zaindutako gutxienez bi karrildun autobidea.
Beraz, amaitzeko, ia noz hasten garen behar baino gehiago hitz egin aurretik, gai horreri buruz ahalik eta informazio gehien bildu, egiaztatu, eta ezagutzen.
IRPF; Errenta aitorpena, Laguntzarik bai?
Posted by bizkaitarra | Under Iritzia Osteguna mai 15, 2008Orain egun gutxi ireki da euskal autonomi elkartean errenta aitorpena egiteko epea; euskal gazte asko eta askok lehenaldiz egin beharko dute errenta aitorpena eta guztiok zerga berria aplikatu beharko dugu aurten.
Beraz, behar duenarentzat dudak argitzeko atal bat izateko asmoa dauka txoko honek eta aitorpena egiteko progamaraino eramango zaituen bide bat baita ere!
Dudaren baduzu edo beste baten dudak argitzeko gai bazara abiadan jarri eta animo!