EGITB – Think Gaur Euskadi 2020

Osteguna eka 19, 2008

Ekainaren 14ean, jende mordoa bildu ginen BEC Bizkaia Arenan Think Gaur Euskadi 2020 proiektuaren aurkezpen jai-ekitaldian. Hara hurbildu ginenean, ekitaldi politiko arrunt bat ikustera gindoazela pentsatzen genuen baina ez zen horrela izan. Ekitaldia iragartzen zuten karteletan ondo esaten zen “etorkizuna 14ean hasten da” eta hori da zehazki gertatu zena. Gaur egunean oinarrituta, etorkizuneko herri hobea eraikitzeko proiektu partehartzaile baten aurkezpena ikusi genuen, hori bai, ez edonolako aurkezpena. Musika, dantza, argiak, soinua… eta nola ez 14000 pertsona!!! Han gertatu zenari buruz gehiago jakiteko esaerak dioen moduan ” una imagen vale mas que CATORCE MIL palabras” EGITBren bideoa ikusi, ondo izan!!


A ze giroa!

Larunbata eka 14, 2008

Ekainaren 14ean BEC-en Think Gaur Euskadi 2020ren aurkezpen ekitaldia izan zen. 14.000 pertsona hurbildu ziren hara, giroa aparte zen eta han geunden gu ere proiektu honetan parte hartzeko irrikitan. Proiektu honetan guk parte hartzen dugun moduan, edonork parte har lezake Think Gaur Euskadi 2020 proiektuan, galdera errez honi baino ez diozu erantzun behar; zelan nahiko zenuke 2020 Euskadi izatea? Zure iritziak, kritikak edo dena delakoa, www.thinkgaureuskadi2020.com web orrialdearen bitartez egin ahal izango duzu. Hantxe, jasotzen diren iritzi guztiekin, hausnarketa prozesu bat irekiko da. Etorkizuna hemen da, Think Gaur Euskadi 2020!!!


Think Gaua

Asteartea eka 10, 2008

dohainik-gratis

20.45h DJ David Medina

21.00h pintxo think gaur

22.00h think gaur salad

23.00h txupito thinkgaur

23.15 el menton de fogarty

00.45 dj oihan vega

02.00h txokolatea txurrokin

Etxerako busa

Think Gaua


Inguru-giroa

Asteartea eka 10, 2008

Txikitatik natura oso garrantzitsua dela erakutsi nahi izan digute ikastolako gure lehen urteetan bizitzara loturiko hainbat gauza irakasten saiatzen dira maisu eta andereñoak. Horrela esaldi, hitz eta hizkuntzez gain, naturako hainbat gauzei buruz zerbait gehiago ikasi genuen, adibidez urtaroak.

Izan ere, gaur egun urtaroak noiz diren buruz dakizkigulako ohartzen gara,eta beharbada eguraldiaz gain arbolak, loreak eta naturako beste hainbat elementu aldatzen direlako,bestela askok esaten duten moduan, gaur negua eta bihar uda izan daiteke eguraldian oinarritzen bagara.Egunero sorpresa berriak ekartzen dizkigu eguraldiak eta bera da mundu honetan protagonista nagusia, nahiz eta asko horretaz ohartu ez.
Nondik ateratzen ditugu guk gure eguneroko beharrezko gauzak? Ingurugiroa da guk behar ditugun gauzen iturri bakarra eta bide batez, gure hondakinekin betetzen dugun isurtegi bakarra ere bai. Kontraesan handia dirudi,baina egi osoa da.

Aste bete ez da igaro naturak sorpresa bat eman zigunetik. Gehiengoarentzat etsipen eta ezin izan da, baina oparia denontzat ere bai,uda lehorra datorrela esan baitute eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuenetariko bat da, garrantzizkoena ez bada. Inoiz ez dakigu zer gertatuko zaigun,eta uraren arazoa konponezina den ala esan ezin dugu esan. Naturari bere lekua eta bideak kendu ez zaizkiola argi eta garbi geratu behar zaigu. Non daude etxeak eraikita,eta hiru pisu beherantz eginda dauden garajeak? Eta erreka pasatu behar zen lekutik beheko solairuan eraikita dauden etxeak? Norena da errua, txarto eginda daudelako? egin behar ez ziren lekuak eraiki zirelako? ala azken unean eman zuelako abisua Meteorologia zerbitzuak udalei? Faktore asko dago hor; klima guztiz aldatu da, eta azken finean guk jasoko eta jasango ditugu ondorio horrek. Sorpresak edonoiz etortzen dira,izenak berak duen esanahiak esaten duenez, baina gu gizakiok, alde handiarekin errudun nagusienak gara natura ez dugulako behar bezala zaintzen eta hondamendia dagoenean orduan ohartzen garelako. Gure esku dago,gure iturria zaindu behar dugu, eta sorpresekin argi ibili!


Think Gaur Euskadi 2020

Astelehena eka 9, 2008

Think Gaur, el compromiso para y con la sociedad vasca.

¿Parte hartu nahi dozu? ¿Euzkadiren etorkizuna eraiki nahi dozu? Foroetan zure iritziak utzi ditzakezu: gaztelaniaz eta euskeraz. Anima zaitez!