Bizkaiko Batzar Nagusiek Defentsa Ministerioari eskatu diote naturguneak erabil ez ditzan ariketa militarrak egiteko

Asteartea eka 30, 2009

Estatuko Indar Armatuetako talde batek Gorbeiako Gurutzean Espainiar banderak jartzen dituztela erakusten duten eta komunikabideetan agertutako argazkien aurrean, Aizbea Atela Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldearen bozeramaileak Defentsa Ministerioari eskatu dio “etorkizunean Bizkaia Herrialde Historikoko naturgune babesturik erabil ez ditzan  bertan ariketa militarrak egiteko”.

Halaber, Atelak Defentsa MInisterioari eskatu dio “Edonolako maniobra edo ariketa militarrak Bizkaia Herrialde Historiko barruan egiteko asmorik badago, aldez aurretik honen gaineko informazioa eman dezan eta zuzenean eragindako Administrazioei dagozkien baimenak eska diezazkion”.

 Euzko Abertzaleak Batzarkide Taldea kezkatuta agertu da “Indar Armatuek herriaren  ikur batekin egin duten erabilpenaren aurrean”. Era berean, kezkagarri jo dute “etorkizunean monumentu historiko, kultural edo erlijiozkoekin Indar Armatuek egin dezaketen erabilpen arbitrarioa”. 

“Bereziki kezkatzen gaitu Bizkaia Herrialde Historiko honen barruan Indar Armatuek egin ahal duten edonolako ospakizunek; batez ere, ospakizun hauek balio handiko naturguneak babesteko ardura duten erakundeei inolako baimenik eskatu gabe egin direnean” azpimarratu dute. 

Euzko Alderdi Jeltzaleak, Arratia bailarako uri erakundeek proposatuta eta Indar Armatuen azken ekimen hauei erantzuteko asmoz, uztailaren 4rako antolatu du Ikurrina omentzeko Gorbeiako Gurutzerainoko mendi ibilaldia.

 

Leave a Reply

Comment