Getxoko EGIren oharra.
Posted by U.K. | Under komunikatuak Osteguna mai 28, 2009Getxoko Euzko Gaztedi-EGI erakundeak honako adierazpen hau egin nahi du PP alderdiak Pirritx eta Porrotx pailazoen ekitaldiaren inguruan hartu duen jarrerari erantzuteko:
1. Egoki jotzen dugu Getxoko Kultur Etxearen presidentearen jarduna, hau da, pailazo hauek kontratatzea, emanaldira joatea erabakitzen duten bizilagunen gozamenerako.
2. Gure iritziz zentzugabeak dira PP alderdiak Pirritx eta Porrotx pailazoen jardueraren inguruan eginiko salaketak , hau da , beren hitzetan “ umeak entretenitu edo dibertitu beharrean, berotu eta kutsatu egiten dituzte terrorismoaren aldeko aldarrikapenekin ”. Getxoko PP alderdikoak gonbidatu nahi ditugu, pailazo hauen ekitaldira joan daitezen eta esan dezaten ekitaldi honen zein zatitan egiten den hori.
3. Babestu eta lagundu egiten dugu Kultur Etxearen presidentearen jarduna eta hiritarren aukera askatasunaren aldeko aldarrikapena egin nahi dugu, haiek baitira- eta ez alderdi politikoak- Pirritx eta Porrotx pailazoen emanaldira beren umeak eramateko ala ez eramateko erabakia hartu behar dutenak.