Hausnarketarako astia ere badago

Astelehena api 20, 2009

Enkarterri

Enkarterri

Asteburu osoan zehar eta Güeñes herrian, Enkarterriko EGIren jardunaldiak izan dira. 16 urtetik gorako zonalde osotik etorritako gazteak Santxosolo aterpetxean bildu dira, EAJ eta EGiren inguruko hausnarketa egiteko eta formakuntza jasotzeko. Deigarria benetan, partehartzaileen gaztetasuna. Guztiek adi-adi jarraitzen zituzten asteburu osoan zehar entzun dituzten hitzaldiei. Inork ez luke esango, gaztediak politikarekiko interesa galdu duenik hara hurbilduz gero.
Zapatuko hitzaldian, partehartzearen eta ardurak hartzearen garrantzia azpimarratu zen; guk egiten ez badugu, ardura beste pertsona batzuen menpean utziko da eta gauzak ondo funtzionatzeko guztion idea eta lana beharrezkoa dira.
Alderdi bezala erronka garrantzitsu eta berriak ditugu aurretik eta hauei heltzeko formakuntza eta hausnarketa jardunaldiak oso inportanteak dira. Datozen hilabeteetan, asti haundirik ez dugu izango gure erakundean hausnarketarako, ezen ekainaren 7an Europar Parlamenturako hauteskundeak izango dira eta EGIkide bezala era aktibo batean parte hartu behar dugu, gure alderdiko ordezkaritza, kontinente zaharraren parlamentuan jesarlekua izan dezan. Gazteriaren bozka oso inportantea da, gure herriaren ahotsa Bruselan entzun dadin. Horretarako gaztedi prestatua behar da eta guk horretan dihardugu, deskantsu gabe.

1 Comment »

Pozgarria da benetean gaztedia suspertzen ikustea. Nik ez dut Euzkadin tentsiorik nahi, baina letorkeen tentsioak gure gazteria esnatuko balu, benetan, pozez dantzatzeko modukoa zatekeen.

Apirila 21st, 2009 | 12:04 pm
Leave a Reply

Comment