EGIren Bilera Nagusia amaitu da

Osteguna Abe 18, 2008

egi_bizkaiaEGIren V. Bilera Nagusia amaitu da.  Hilabete luzez prestatzen egon garen batzarra, momentu oso inportantea gure erakundearentzat. Hilabete hauetan bai antolakuntza lanetan, bai ponentziak prestatzen eta emendantzen ibili gara jo eta fuego.  Esfortzuak pena merezi izan du, asteburuan hainbeste lan egin ondoren, lan horrek emandako fruituak jasotzen hasi garelako.  Plentzian eztabaidatu genituen, antolakuntza, politika eta emantzipazio ponentziak. Bueno egia esan behar bada, gehien eztabaidatu genuena emantzipazioarena izan zen. Kontutan hartu behar da, guri gazte bezala gai honek asko axola digula eta batzarrean argi geratu zen hori.  Gure ustez, asteburuan onartu zen ponentziak , gaur egunera egokituta dauden idea eta irtenbideak planteatzen dituzte. Hauek eredu, hurrengo lau urteetako gida izango dugu ponentzia hau.


Irudi berria ere estreinatu du EGI erakundeak, aurretik egindako bideaz ohartuta baina aurrera begira dagoen irudia. EGIren “i”-an, gure sua, gure suziria jarri dugu.

Orain, indarrak berriztatu ditugunean lanerako momentua da.

Leave a Reply

Comment