Kaka Plastada!

Astelehena urr 20, 2008

Asteazkenean Madrileko kongresuan zita berezia dago, Zapaterok datorren urteko aurrekontuak aurkezten ditu eta azken urteotan ez bezala, ez da erreza izango behar dituen botuak lortzea. Gure alderdiak, Euzko Alderdi Jeltzaleak baiezko botua emango dio lege proposamenari asteetako negoziaketen ondoren, trukean Euskadirentzat oso beharrezkoak diren transferentzia eta inbertsioak jasoaz. Uste dut akordio ona lortu dela edo behintzat lortu zitekeen onena eta horregatik harro egon behar dugu gure burukideek eginiko lanarekin.

Baina gauzak horrela eta aurretik esandakoak ezeztatu gabe alderdi sozialistak aurkeztuko duen aurrekontu proposamenak merezi ditu kritikazko bi hitz. Hasteko, ezin aipatu gabe utzi Gernikako Estatutuaz eta garatzeko gelditzen diren trasferentziez PSOEk egindako erabilpen maltzur eta lotsagarria; eskerrak Patxi Lopez eta Euskadiko alderdi sozialistak egunero ahotan darabiltela nahiz eta dirudienez hauek, benetan agintzen dutenekin batzen direnean, Blanco eta Zapaterorekin alegia, estatutua gauzatzeko nahi hori ahaztu. Ezin ulertu daiteke nola alderdi batek Euskadin zerbait bozkatu eta Madrilen kontrakoa esan dezakeen.

Dena den eta zoritxarrez alderdi sozialistak daukan jarrera zentralistaz aspaldi jabetu eta konbentzitu ginelako edo, trasferentzia kontua ez da izan gehien harritu nauena aurrekontu hauetatik, beste kontutxo bat baizik. Jakina da eta guztiz babesgarria gainera, gobernu gehienek aurrekontuen barnean diru kopuru bat bideratzen dutela munduan gutxien garatuta dauden herriak laguntzeko, edo behintzat dirua horretarako zela uste genuen. Inuzentea ni, laguntzeko zelako ustetan.Espainiar estatuko “Fondos de Ayuda al Desarrollo” aurrekontu atala irakurtzen hasi eta harridurak zurtz eta haserreak berotzen ninduen lerroan lerroan. Bertan kanpo zorra barkatuko zaien munduko herrialde ezberdinak zerrendatzen dira. Hau ikusi dudanean poztu egin naiz, nire artean pentsatu dut, Zapaterok ezin zuela dena gaizki egin, behintzat solidaritate eta pobreziaz ari garenean; gizaki orori alderdi bateko ala bestekoa izan, bihotza uzkurtzen zaigulako noizbait. Baina bapatean, poza tragedia bihurtu da irakurtzen jarraitu dudanean, ezen Etiopia, Ecuador edo Angola Serenad bezalako herriak ez zirelako zerrenda horren lehenengo postuetan agertzen; lehenengo postuetan agertzen zen herria Txina zen; Txina? Bai Txina. Ulertezina baina horrelakoa da alderdi sozialista, gairik sentikorrenean ere nire amonak esaten duen bezela kaka plastada haundi egiteko beti prest dagoena. Ez naiz ni izango Txinan behartsurik ez dagoela esango duena, edo beharrak eta gabeziak ere egongo direla ukatuko duena, baina ez ote dago munduan beste herririk behar handiagoekin? Zapatero eta Patxi Lopez-en ustetan behintzat ez, edo agian bai, baina pobrezia eta garapen ezaren drama bi hauei bost axola. 650 milloi euro Txinatarrentzat, Pekineko joku olinpikoen erdia kasi Zapateroren kontu eta nola ez, tartean euskaldunen dirua noski. Hau hasiera baino ez da ezen 200 milloi euro, Saharar herriaren zati bat inbaditua eta beste zatia herbestera behartua duen Marokoar gobernuarentzat dagoelako ere bai.

Asteazkenan Euzko Alderdi Jeltzaleak eta Euzko Gaztedik bai esango diegu bozkaren bitartez aurrekontu hauei; hobearen faltan gaitxik txikiena delako baina ezezko borobila emango dio milaka bihotzek, mundu justu eta hobeago baten ametsa daukan milaka euskaldunek, dena saldu eta erosi ezin dela sinistuta bizi garen milaka gaztek.

Berriz ere nire amonaren hitzak nire eginda, bejon daiola alderdi sozialistari, Zapaterori eta Patxi Lopez-eri egindako kaka plastadarengatik, ipurdi zikinaren kiratsak iraungo die merezi duten neurrian. Hala bedi!

1 Comment »

Javier:

Lo que esta claro es que este partido de Pachi Lopez que se considera “socialista”, lo es de cara a la galeria. En vez de votos deberian darles Oscars, por lo bien que actuan.

Urria 23rd, 2008 | 7:00 pm
Leave a Reply

Comment