SURFlarien helmuga!!

Asteazkena urr 15, 2008

Laugarren urtez, Munduko surf txapelketako frogetako bat Mundakan ospatu da oraintsu. Azken urteetan Europako ezker olaturik onena lotsatuta ibili da eta eguraldia, mareak, haizea eta hainbat faktore kontutan izanda olaturik ez da egon, hori dela eta antolatzaileak beldur izan dira ea olaturik egongo den ala ez. Iaz eta orain dela bi urte gertatu ez bezala, aurton olatuak txapelketa hasi zen egun berberean agertu ziren. Irailak 29 astelehena, harrera ofiziala egin zitzaion txapelketari eta handik eta ordu bira, surflari guztiak uretaratzeko irrikan zeuden.

Iritzi pertsonalez eta surflarien ahotik entzunda, Mundakako froga hau oso berezia da haientzat. Olatuak beste inon baino bereziagoak dira, ez dira hondartza batetik uretaratzen baizik eta haitzen artean uraren eraginez sortutako eskailera natural antzeko batzuetatik. Olatuak sortzen den lekua total berezia da; Oka ibaia amaitu eta Mundakako itsasadarraren amaieran sortzen dira uraren mugimendu natural hauek.

Itsasadarren izen daraman herria guztiz transformatzen da honelako gertaera bat dagoenean. Lasai-lasai egunero kafea hartzen dugun tokian Urria edo Otsaila aldera ile hori pila agertzen dira eta orain Munduko txapelketa dela eta askoz ere gehiago. Mundakako bizilagun askok itsasoan nabigatzen izandakoak dira, eta ingelesez zerbait defendatzen dira, beraz, euskara eta ingelesa nahasten dira kalean, dendan eta kolarren ondoan, askotan surflariak pisuak alokatzen baitituzte denboraldi luze batzuetarako.

Aurtengo txapelketa oso arina izan da, aste bete baino gutxiagoko denboran final aurrekoetara heldu dira ( egun batzuetan Sopelan egin dira frogak, Mundakan olaturik ez zelako egon) eta asteburuan bertan finala ospatu zen. Herri gainezka egon d, kotxerik ezin sartu, tabernetan ezin sartu eta eguraldia lagun ez dugu izan! Tabernariak guztiz pozik egon dira, janari eta edari guztiak bukatu egin zitzaizkien, espektatibetatik kanpo! tabernak itxi egin behar goizaldeko ordu bietarako ! Inoiz gertatu ez den gauza bat da, eta datorren urtean berriro ere Txapelketa hemen ospatzea espero dugu! Gure herriaren izen Munduan zehar zabaltzen dute eta eskertu beharra dago! Eskerrik asko guztioi eta datorren urterarte!

1 Comment »

Iosu:

Iaz Kelly Slaterren adierazpenen ostean beldur nintzen ez ote zuten behin behinerako bazen ere froga hau kenduko. Eskerrak egin eta erantzuna egon den ikuslegoaren aldetik berriz gure herriko herrixka bat munduaren (surf munduarena bada ere) ardatz eginez, azken finean hori delako Euzkadiren nortasuna….

Urria 19th, 2008 | 11:48 pm
Leave a Reply

Comment