Giza papiloma

Asteazkena eka 25, 2008

Pasadan astean lanean nengoelarik, enpresako osasun zentroko dei bat jaso neban. Papilona humanoren kontrako txertoa eskaintzen zidaten.

Antza langile gazteentzako eta langileen alabentzako pentsatutako kanpaina abiaraziko dute oraingoan.

Proposamenaren datu guztiak entzun ostean, interneten hasi nintzen txertoaren informazioa bilatzen.

Papilona humano deritzon birusa transmisio sexualeko gaitza dugu. Ez da behar harreman sexual oso bat izatea birusak jota uzteko, kontaktu hutsarekin nahikoa da infektatzeko. Egia da baita ere birusa normalean etorri den bezala joaten dela baine kasuen ehuneko txiki batean birusa minbizian bihurtzen da. Minbizi mota hau emakumeen hilkortasun tasaren bigarren lekua hartzen du minbiziei buruz hitz egiterakoan.

Ikertzaileak aurrerapausoa hartu nahiean bi txerto kaleratu dituzte. Bata merkatuan gure esku daukaguna eta bestea ondino kaleratze hori itxaroten dagoena.

Dakigun bezala, txertoak ezin dira beti ipini eta kasu honetan 9-15 urteko tartean ipintzea gomendatzen da. Hortaz neska gazteoi zuzenduriko aurkikuntza da honakoa.

Iraunkortasunari buruz berba egiteko oraindik goiz da hartzaileak bezala, txerto hau gaztea delako.

Gure osasun sailak DBHko lehengo ikasturtean neskatila danak txertatzea erabaki du gaitza saihestu nahiean. Era honetan adin horretako gehiengoaren txertatzea lortzen delarik.

Hau dena jakin ostean nire buruan oraindik hainbat galdera zeuden baina ginekologoarekin hitz egin ostean zalantza danak desagertu eta txertatzearen aldekoa naizela aitortzen dut.

Denongatik ezagunak dira minbiziak jota utzi gaituzten pertsonak eta gaitz honi aurre egiteko aurkezten zaizkigun aukera denak positibotzat jo behar ditugulakoan nago ni. Hortaz, oraingoan hamar bat Osakidetzari eta nire enpresari gure gaztedia berriz zaintzeagatik eta gure gizartean eragina duen gaitza ezabatu nahi izateagatik.

Leave a Reply

Comment