Inguru-giroa

Asteartea eka 10, 2008

Txikitatik natura oso garrantzitsua dela erakutsi nahi izan digute ikastolako gure lehen urteetan bizitzara loturiko hainbat gauza irakasten saiatzen dira maisu eta andereƱoak. Horrela esaldi, hitz eta hizkuntzez gain, naturako hainbat gauzei buruz zerbait gehiago ikasi genuen, adibidez urtaroak.

Izan ere, gaur egun urtaroak noiz diren buruz dakizkigulako ohartzen gara,eta beharbada eguraldiaz gain arbolak, loreak eta naturako beste hainbat elementu aldatzen direlako,bestela askok esaten duten moduan, gaur negua eta bihar uda izan daiteke eguraldian oinarritzen bagara.Egunero sorpresa berriak ekartzen dizkigu eguraldiak eta bera da mundu honetan protagonista nagusia, nahiz eta asko horretaz ohartu ez.
Nondik ateratzen ditugu guk gure eguneroko beharrezko gauzak? Ingurugiroa da guk behar ditugun gauzen iturri bakarra eta bide batez, gure hondakinekin betetzen dugun isurtegi bakarra ere bai. Kontraesan handia dirudi,baina egi osoa da.

Aste bete ez da igaro naturak sorpresa bat eman zigunetik. Gehiengoarentzat etsipen eta ezin izan da, baina oparia denontzat ere bai,uda lehorra datorrela esan baitute eta gure bizitzako elementurik garrantzitsuenetariko bat da, garrantzizkoena ez bada. Inoiz ez dakigu zer gertatuko zaigun,eta uraren arazoa konponezina den ala esan ezin dugu esan. Naturari bere lekua eta bideak kendu ez zaizkiola argi eta garbi geratu behar zaigu. Non daude etxeak eraikita,eta hiru pisu beherantz eginda dauden garajeak? Eta erreka pasatu behar zen lekutik beheko solairuan eraikita dauden etxeak? Norena da errua, txarto eginda daudelako? egin behar ez ziren lekuak eraiki zirelako? ala azken unean eman zuelako abisua Meteorologia zerbitzuak udalei? Faktore asko dago hor; klima guztiz aldatu da, eta azken finean guk jasoko eta jasango ditugu ondorio horrek. Sorpresak edonoiz etortzen dira,izenak berak duen esanahiak esaten duenez, baina gu gizakiok, alde handiarekin errudun nagusienak gara natura ez dugulako behar bezala zaintzen eta hondamendia dagoenean orduan ohartzen garelako. Gure esku dago,gure iturria zaindu behar dugu, eta sorpresekin argi ibili!

1 Comment »

Vuestra insostenyblydad es insostenyble:

Noski. Honen aurrean zuen konponbidea AHTa egitea da. Hori bai dela proiektu jasangarri eta berdea. Lemoiz ere horrelakoa zen, etorkizuneko proiektua, baina eskerrak gelditu genuenari eta gaur egun zentral nuklearrik ez dugulari. Arzallusek zioen “si Lemoiz no se construye, comeremos berzas y con velas”
Baina ez dezazuela uste gure mendi, baso eta herriak hain errez saldu eta txikituko dituzuenik. Izan ere, zuen printzipio desarrollista absurduak apurtu eta amalurra errespetatuko duen garapen moldea lortuko dugu. AHTrik ez!

Ekaina 15th, 2008 | 11:30 pm
Leave a Reply

Comment