IRPF; Errenta aitorpena, Laguntzarik bai?
Posted by bizkaitarra | Under Iritzia Osteguna mai 15, 2008Orain egun gutxi ireki da euskal autonomi elkartean errenta aitorpena egiteko epea; euskal gazte asko eta askok lehenaldiz egin beharko dute errenta aitorpena eta guztiok zerga berria aplikatu beharko dugu aurten.
Beraz, behar duenarentzat dudak argitzeko atal bat izateko asmoa dauka txoko honek eta aitorpena egiteko progamaraino eramango zaituen bide bat baita ere!
Dudaren baduzu edo beste baten dudak argitzeko gai bazara abiadan jarri eta animo!
Kaixo, Patxi dut izena eta zalantza batzuk ditut.
Errenta egiten dudan lehenaldia da. Gazte “mileurista” bat naiz eta errenta aitorpena ez dudala egin behar suposatzen da. Nire gurasoen etxean bizi naiz eta ez dut patrimoniorik, gure empresan 10-T ziurtagiria eman didate eta Internet bitartez Caja Laboralean zita eskatu dut aitorpena egiteko.
Zer egin behar dut orain?
Paper gehiago behar ditut aitorpena egiteko (Nominak, beste ziurtagirirak)?
Eskerrik asko.
Aupa Patxi.
Badaukazu pentsio plana edo etxebizitzaren aurrezki-kontua? Horrelakorik ez badaukazu zure 10-T ziurtagiriarekin eta zure bankuzko kontuen etekinekin nahikoa dituzu.
Zorte on!
Eskerrik asko Jorge, orain beste zalantza bat daukat:
zer gertatzen da 400€ famatuekin?
Post honetan azaldu dut. 400€ famatuekin kobratzeko retenzio haundiak eduki behar duzu, ez dakit zure kasuan hitz egiten dugun…