“Playa de Bakio”, talante eta arduragabekeria artean bahiturik

Osteguna api 24, 2008

Playa de BakioAsteburu honetan, sarri entzuten ez dugun herrialde batetik berri harrigarri eta kezkagarri bat jaso genuen; pirata batzuek euskal atunontzi bat bahitu zutela Somaliako uretatik gertu. Askok eta askok Somaliari buruz entzunda geneukan apurra pelikuletatik edo inoiz albistegietan goseteen inguruan emandako informazioengatik genekien, gehienak seguraski lanak eukiko zituzten sikiera mapan kokatzeko.

Gaur, ordu honetan, oraindik ez dakigu zer nolako bukaera izando duen historia honek nahiz eta zorionez mariñelak ondo daudela esan diguten egunotan. Dudarik gabe azken hau da garrantzitsuena momentu hauetan eta denok bat etorriko gara negoziazioaren bidez bukaera paketsu bat lehen bai lehen lortzea dela eman beharreko premiazko urratsa.

Hau horrela izanik ere, egunotako berri, kronika, iritzi eta balorazio zurrunbilo guzti horretan, bada garrantzitsua izan arren, izkutuan gelditzen ari den debate bat; ardura politiko eta moralaren debate bat.

Lehen esan dut asko eta asko ustekabean harrapatu gintuela berri honek, ia ia lekua bera ere kokatu ezinik, baina badaude ustekabean harrapu ez zituztenak edo behintzat ustekabean harrapau behar ez zituztenak ere; eta komeni bakoitzaren legua argitzea..

Baliteke batzuek esatea ez dela momentua, guztia kopontzen denean, argazki gloriosoak eta askapenaren medailak bularrean jarritakoan, gure memoria ahazkor horretatik gai hau baztertzen dugun momentuan, orduan izango dela hau zergaitik gertatu den argitzeko momentua. Nik aldiz, momentua orain dela uste dut eta horregatik pare bat hitz eta datu bota nai nituzke horren inguruan.

Esan dudan bezela badaude honelako gertaera bat gertatzea posible zela uste zutenak eta ondorioz neurriak hartzeko hainbat eskakizun egin dituztenak, baita guztiz kontrakoa egin dutenak ere. Josu Erkorekak 2006ko irailean plateatu zuen jada nuerriak hartzeko beharra eta Madrilen alderdi sosializtari lanean hasteko eskatu zion hainbat proposamen eginez. Alderdi sozialistak proposamen guztien aurka egin zuen (Baita Madrilen alderdi sozialistak zeuzkan PSEko ordezkariek ere) beste ezer proposatu gabe.

Proposamen haietako bat Somaliara gure arrantzaleak babestu zituen fragata bat eramatea zen, (orain bidali dutena alegia egunetako bidaia eginez). Noski, PSOE eta PSEko ordezkariek kontrako botua eman zuten segurtasunaren aurretik interes ekonomikoak jarriaz, ala ere, beste talde guztien aldeko botuekin proposamenak aurrera egin zuen. Beraz, non daude orain bi urte demokratikoki adostu ziren neurriak? Zoritxarrez talantez beteriko Eduardo Madina eta abarrei esker hamabost hilabete baino gehiago igaro ondoren dena dago egiteko.

Pertsonen, herritarren segurtasunaz ari garela honelako jarrera axolagabe eta patrala badute sozialistek zer ez dute egingo erantzunkizuna daukaten beste arlo eta gaietan…

Hitz bakarra otutzen zait jokuan dagoena jokuan ez balego (langile batzuen bizitza alegia) txiste txar bat bezela definituko genuen gestioa izendatzeko, arduragabekeria barkaezina.

Pertsona eta talde guztiek egiten dituzte akatsak, eta akatsak bere neurrian ulergarriak dira. Ulergarria ez dena aldiz gehiengoari barre egin, bakoitzaren erantzunkisunei uko egin eta herritarren pertsonen bizitza arriskuan jartzea da, eta hori da alderdi sozialistak egin duena.

Frogaturik dago irribarre egitea ona dela osasunarentzako, baina egunero egunero, bai honetan eta bai beste gai batzuetan alderdi sosialistak argi utzi du herritarren gidaritza ermateko beraiek falta dituzten beste hainbat bertute eduki behar dela talante eta irribarreaz gain.

Bukatzeko desio bat; etor daitezela etxera lehen bai lehen gure arratzaleak eta jarraitu dezala EAJ-PNVk orainarte bezela herritarren kezka eta arazoei erne konponbideak proposatuz, nahiz eta oraingoan bezela talantez eta irribarrez beteriko alderdi huts batek lan eta esfortzu guztia axolagabe alferrik galdu.

Leave a Reply

Comment