Urriak 12 ez daukagu zer ospatu!

Asteazkena urr 17, 2007

Azken bolada honetan euzkotar guztiok bizi izaten ari garena ilusio osoz hartzen dogu; Euzkadiko lehendakariak, herri honen burujabetasunaren bidean ibiltzen jarraitzeko kontsultaren data ipini dau, 2008ko urriaren 25, euzkotarrok erabakitzeko eskubidea egia bihurtuz, egubn baten Euzkadiren independentzia lortzea posible eginez, pausoz pauso.

Hala ere Espainiko Gobernuak aurretiza erabaki egin du: euzkotarrok ezin izango dogu nahi dogunea izan. Hona hemen Espainiako demokrazia? herriaren hitzak ez badau balio, zer gertatzen zaigu beste errealitate batean sinisten dogunoi? Espainiako Konstituzioa Bibliatzat hartzen dutenei gogorarazi behar diegun nola mundua existitzen denetik estatu espainiarra ez da denok ezagutzen dogun moduako izan. Legea herriaren ikusieoen menpe egon behar dau, eta inola ez, aldrebez, gaur egun dan modukoa.

Aldi berean, non eta hemen, atzerritar hartzen dogun polizia miltar honen aurrean, ETAri esan nahi diogu bortizkeriaren bideak ez digula laguntzen guztiok, herri lez, amesten dogun helburua lortzen; Independentzia. Euzko Gaztediko kideok ziru gaude komunitate batean, edozein erabaki hartzeko tresna demokrazia baino ez dala, behin eta berriz, antza defenditzen dozuen herri honen boluntateari uko egiten diozue; ETAri ez!

Idazki honen bidez zera salatu nahi dogu: Espainia eta Frantziako gobernuek bortizkerian sinesten dutenei argudioak ematen dizkiete; Euzkadiren hitzari uko eginez, nahi duten unean eta moduan euskal politikariak atxilotuz, bestaldetik, bortizkerian sinesten dutenek Espainia eta Frantziako gobernuei baita ere ematen dizkiete argudioak, behar dogun bake giroa oztopatuz. Beraz, Euzko Gazteditik aspalditik esaten dogun bezala, ez bata ez bestea.

GORA EUZKADI ASKATUTA!

GORA EUZKADI INDEPENDIENTEA!

Leave a Reply

Comment