Hurrengo geltokia: gogorregi
Posted by bizkaitarra | Under Barriak Asteartea abu 14, 20074 egun bakarrik falta dira Bilboko Aste Nagusirako. Aurten ere eta badira 19 urte Gogorregi Konpartsakideak bere txosna jarriko dute Bilboko kaleetan, hain zuzen ere Pio Baroja Plazan.Aurtengo nobedadeen artean, txosnaren margotze lanak “Arte Urbano Derio” gazte taldearen eskutik etorriko da. Bestela ere, inoiz egin ez den nobedadea; Gogorregiren egitaraua, logoa eta abestia bluetooth bidez eskuratzeko aukera izango da txosnan bertan.
Artista ezagunak eta ez hain ezagunak pasatuko dira eskenatokitik, ala nola igandean Patxi Perezen dantzak, astelehenean BPBren perkusioa, asteartean eta Bianatik Besterik Gabe taldea, asteazkenean Balmasedatik Irauli taldea, ostegunean urte lez, Asier Bilbaoren umore showa eta ostiralean Otxote Argia musika taldea.
Horretatik aparte, gauera DJ Franekin musikaz gozatzeko aukera izango da goizeko ordu txikietararte.
Badakizu, Aste Nagusi honetan, zure geltokia: GOGORREGI KONPARTSA!
Argibide gehiago: www.gogorregi.org webgunean