Blogosfera Jeltzalea
Posted by bizkaitarra | Under Iritzia Asteazkena mar 14, 2007Blogosfera: blog guztiak komunitate edo sare bat bezala biltzen dituen terminoa da. Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.Web 2.0: Jendearen partehartzean eta informazio elkartrukatzean oinarritzen diren Interneteko web zerbitzuak definitzeko sortutako terminoa da.
Blog fenomenoa gero eta hedatuago dago, 2003. urtean hasi eta 2007. urtean goraz jarraitzen du, gero eta kolektibo boteratsuago bihurtzen ari da, blogariok iritziemaile aktiboak gara, demokrazia eta parte hartzea eskatzen dugun talde berri bat. Euskal blogosfera zabalduz doa, baina oraindik blogari gutxi gabiltza hor.
AEBetako hauteskundeetan blogosferaren boterea eta garrantzia ikusgai izan zen: Howard Dean, Bush eta Kerryren aldeko edo kontrako bitakorak izan ziren adibide batzuk. Gure artean 2005eko hauteskunde kanpainaren inguruan Internetek eta blogek sekulako zeresana izan zuten. Hautagai guztiek euren webgunea izan zuten, eta kasu batzuetan landuak eta onak. Alderdi eta hautagaiek serio hartu zuten Internet. Amerikan eta Europan sare politikoak osatzen ari dira (Moveon, blogs for Bush, Red Progresista, Red Liberal, kataluniako estatuto berriaren aldeko eta kontrako blogak, Xarxa de blocs sobiranistas, eta abar.) baina guk ez dugu oraindik gure sarea sortu.
Pausu hori eman beharko dugu, taldeen edo norbanakoaren partehartzea beharrezkoa da elkarlan edo sare berri hau (Blogosfera JELtzalea) osatzeko, guztion artean: Alderdikideok eta alderdizaleok, gure programak betetzeko, botoak eskatzeko eta eztabaidetzeko gaur egungo agora birtualetan. EGIkideok, gazte eta abertzale garen heinean, garai berrietara egokitu behar gara gure mezuak zabaltzeko (Bakea eta Independentzia!) eta hori lortzeko internet gure tresna izan daiteke. Gure blogosfera hedatzeko ikastaroak antolatuko ditugu baina zuen parte hartzea beharrezkoa izango da!