Quebec “Kanadaren barruan dagoen nazioa” dela onartu du Parlamentuak

Astelehena Aza 27, 2006

Agintean dagoen Alderdi Kontserbadoreak proposamena babestu du. Garaipen politikotzat jo du aintzatespena alderdi abertzaleak.

Quebec “Kanadaren barruan dagoen nazioa” da. Hala onartu du gaur herrialde hartako Komunen Ganberak, 266 diputatuk baiezko botoa bozkatuta eta 16k kontra.

Agintean dagoen Alderdi Kontserbadoreak, Alderdi Liberalak, bloke independentistak eta sozialdemokratek mozioa babestu dute.

Handik eta minutu batzuetara, aldiz, kanadar diputatuek Quebec “gaur egun” Kanadaren barruan dagoen nazioa dela aldarrikatzeko proposamena errefusatu dute. Abertzaleek aurkeztu zuten.

Bozketaren emaitza gorabehera, aintzatespena garaipen politikotzat jo du Gilles Duceppe independentisten buruak.

Herri-galdeketak

Orain arte, Quebec Kanadatik bereizteko bi herri-galdeketa egin dituzte lurralde hartan. Azkena, 1995eko urrian, oso alde txikiaz irabazi zuten unionistek. Beste galdeketa bat egiteko asmoa agertu dute

Eitb24.com

Leave a Reply

Comment