Urriak 7; migranteen eskubideen nazioarteko eguna

Ostirala Aza 24, 2006

Image

IV. Bilera Nagusia – 2004 Abendua

Euzko Gaztedik, EAJ-PNVko gazteen mugimendu abertzaleak, bere ideologia aurrerakoia eta humanista aldarrikatzen du. Ideologia honek, pertsona nahiz herri ororen eskubideak babesten ditu giza eskubideen izenean. Hau horrela izanik, giza duintasuna eta pertsonaren garapen integrala arriskuan jarriko lukeen botere politiko edo/eta sozialaren aurka dago, gizabanakoa edozein latitudetan dela ere aske bizi ahal izan dadin.

Euskal demokratak garen heinean, lanean jarraituko dugu gaur egungo abertzaletasuna gizartearen eraldatze indar bat izan dadin. Hori horrela izanik, hona etorri diren etorkinek eta baita beste latitudeetara emigratu behar izan duten euskal herritarrek pairatu behar izan dituzten arazo eta gabezien aurrean ardura eskainiko genuke. Gure aburuz, pertsona hauek guztiak, bai joandakoak nahiz etorri berri direnak ere, euskal gizartearen zati dira; hauxe da gure behartsuenekiko elkartasunaren oinarria.

Garai haietan beste herrialdetara emigratu zuten euskal biztanleek euskal nortasuna eta helmugako herriak zuen nortasuna uztartu eta bateratzea lortu zuten. EGIren aburuz, aberasgarria litzateke Euskal Herrian bi nortasunak errespetatu eta suspertzea, euskalduna eta etorkinen jatorrizko nortasuna alegia.

Kultura anitzeko elkarbizitza solidario batean Euskal Herriaren proiektuan parte hartu nahi dutenei Euskal Herriaren eskubideak defendatzeko konpromisoa hartzeko eskatzen diegu; bere etorkizuna erabakitzeko eskubidearen alde egiteaz gain, nazioartean Euskal Herria izateko eskubidea onartua izan dadin ahal duten guztia egin dezaten. Era berean, herritar guztiek Euskadiren garapenaren alde tinko ager daitezen erregutzen dugu. Konpromiso honekin hazkunde ekonomikoa eta ondasunen banaketa orekatua lortu daiteke, gure herria Europa mailan ongizatearen eta babes sozialaren eredu bilakatuz.

Lehenago aipatutakoaz gainera, beste herrialdeen aurrerapenarentzat mesedegarria izango litzatekeen garapen-lankidetza politika baten alde egiten dugu, beraien herrialdeetan bizitza duin bat lortzeko eta emigratu behar izan ez dezaten. Azken finean, herri inmigrantearen eta etorkinei harrera solidarioa egiten dien herriaren esperientzia bikoitza abiapuntu izanik, Euskal Instituzio Publikoen aurrean hurrengo legealdiaren egutegian “ad hoc” garapen juridiko arau emaile bat aldarrikatzen dugu.

Harrera gaiei dagokienez. Sartzeko legezko bideak zehaztea eta gure lurraldean daudenez gainera, erroldan sartu nahi duten pertsonak arautzea. Era berean, nazio, lurralde eta udalerri mailako etorkinentzat laguntza programak era koordinatuan sustatzea, gizarteratzeko baliabide guztiak izan ditzaten.

Lan gaiei dagokienez. Lan eskaintza, soldata duin eta lanaldiaren iraupen bera lortzeko aukera berdintasuna. Langileen esplotazioaren aurkako baliabideak bermatzea, sindikatuetan biltzeko eta greba egiteko eskubidea. Era berean, gizarte segurantzan kotizatzeko eskubidea, eta horrenbestez, gizarte-babesaren prestazioak izateko eta langabeziaren aurkako prestazioak izateko eskubidea.

Osasun gaiei dagokienez. Zaintze, osasun-laguntza eta gaixotasunen bat izanez gero aseguru bat izateko oinarrizko eskubidea bermatzea.

Hezkuntza gaiei dagokienez. Gurasoek beren seme-alaben hezkuntza mota hautatzeko aukera berdinak izatea, doako eta gizarteratzea helburu duen hezkuntza sistema baten barruan, kultura aniztasuna errespetatzen eta giza eskubideak indartzen dituena.

Laguntza juridikoaren gaiari dagokionez. Prozedura administratiboen berdintasuna bermatzea eta legearen aurrean eskubide eta betebeharren osoko aitorpena sendotzea; hau da, babesa izateko eta errugabetasun-presuntzioko eskubidea tinkotzea. Horretarako, etorkinen eskuetan lege-aholkularitza jarriko da, bidegabekeria eta euren eskubideak erabiltzeko bermeen gabezia ekiditeko.

Kulturaren gaiari dagokionez. Etorkinen jatorrizko kulturen ezaugarri baikorrak sustatzeko era aktiboan inplikatzea, etnozentrismoa eta ezezagunari izan daitekeen beldurra eta ukapena ekiditeko.Ulermen, konfiantza eta jatorrizko kultura eta euskaldunaren elkarren arteko begirune loturak ezartzea.

Leave a Reply

Comment