Zure lehen aldia bada – Si es tu primera vez…

Asteartea ots 17, 2009

Zure lehen aldia bada, badakizu, egizu segurtasunez. Zure bozka, Ibarretxeri, zure bozka EAJri, orain inoiz baino gehiago.

Si es tu primera vez, ya sabes, hazlo con seguridad. Tu voto a Ibarretxe, tu voto al EAJ-PNV, ahora mas que nunca.

Zure lehen aldia bada..


Urriaren EGIZU

Asteazkena urt 14, 2009

EGIZU Euzko Gaztediko Aberri Batzordeak argitaratzen duen aldizkaria da. Hiru hilabetero argitaratuko da aldizkari hau eta bere edukiak oso anitzak izango dira, iritziak, elkarrizketak…. Aldizkaria posta elektroniko bidez jaso nahi baduzu, mesedez idatziguzu e-posta bat honako helbidera info@bizkaikoegi.org


EGIren Bilera Nagusia amaitu da

Osteguna Abe 18, 2008

egi_bizkaiaEGIren V. Bilera Nagusia amaitu da.  Hilabete luzez prestatzen egon garen batzarra, momentu oso inportantea gure erakundearentzat. Hilabete hauetan bai antolakuntza lanetan, bai ponentziak prestatzen eta emendantzen ibili gara jo eta fuego.  Esfortzuak pena merezi izan du, asteburuan hainbeste lan egin ondoren, lan horrek emandako fruituak jasotzen hasi garelako.  Plentzian eztabaidatu genituen, antolakuntza, politika eta emantzipazio ponentziak. Bueno egia esan behar bada, gehien eztabaidatu genuena emantzipazioarena izan zen. Kontutan hartu behar da, guri gazte bezala gai honek asko axola digula eta batzarrean argi geratu zen hori.  Gure ustez, asteburuan onartu zen ponentziak , gaur egunera egokituta dauden idea eta irtenbideak planteatzen dituzte. Hauek eredu, hurrengo lau urteetako gida izango dugu ponentzia hau.


Irudi berria ere estreinatu du EGI erakundeak, aurretik egindako bideaz ohartuta baina aurrera begira dagoen irudia. EGIren “i”-an, gure sua, gure suziria jarri dugu.

Orain, indarrak berriztatu ditugunean lanerako momentua da.


V. Bilera Nagusia

Osteguna Abe 11, 2008

Datorren asteburuan Euzkadi osotik etorritako EGIkideek V. Bilera Nagusia ospatuko dute Bagara! lemapean. Batzar horietan ponentzia ezberdinak landuko dira eta zehazki emantzipazio ponentzia bat eztabaidatuko da. Zapatuan eta ekitaldiari irekiera egiteko Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria hurbilduko da batzarrera eta Domekan Bileraren itxialdi ekitaldi irekia izango da Bilboko Berreginen Museoan goizeko 11.00etatik aurrera.

Este fin de semana miembros de EGI venidos de diferentes puntos del pais, tomarán parte en la V. Bilera Nagusia de EGI bajo el lema Bagara!. La apertura del congreso correrá a cargo del Lehendakari Juan Jose Ibarretxe y el broche final del congreso se hará con un acto público en el que intervendrá Iñigo Urkullu presidente del EBB el domingo 14 a las 11.00 de la mañana en el museo de reproducciones de Bilbao.


Iraola eta Amorebieta

Larunbata Aza 15, 2008

“Euskal Selekzioak urtero gabonetan jokatzen duen partida Euskadi izenarekin egitekotan ez dugu parte hartuko”

Hori izan da gure jokalariek euskal federazioari eta euskal gizarteari egindako mehatxua, beraiek Euskal Herriarekin jokatu nahi dutelako.

165 euskal futbolarik sinatu dute lotsagarri den komunikatu hau, eta hori irakurrita eta ikusita jendean atsekabea, pena eta nahasmena sortaraztea da lortuko duten gauza bakarra.

Iaz, eta ia mende baten ostean lehenengo aldiz, gure talde nazionalak Euskal Herriaren izenean jokatu zuen Euskadi baztertuz, Euskal Futbol Federazioak jokalarien txantajea onartuz.
Read the rest of this entry »