,Bizkaiko Batzarretako EAJ-PNV taldeak eskaria egin du, Gernikako osoko bilkuren aretoan segurtasun eta indar kidegoetako uniformedun kideak sartzea galarazi dadin

Astelehena mai 11, 2009
Gernikako Arbola

Gernikako Arbola

Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos batzar taldeko bozeramaile Aizbea Atelak, arauz besteko proposamena aurkeztu du osoko bilkuran eztabaidatu eta botoak eman daitezen. Prosamenak hizpide dauka Gernikako osoko bilkuren aretoan segurtasun eta indar kidegoetako unirformedun kideak sartzea, baita indar armatutakoak ere.

Jeltzaleek egindako interpelazioan eskaera egiten zaio Bizkaiko Batzar Nagusiei, aurrerantzean eta Gernikako Batzar Etxean egin daitekeen edozein ekitaldi edo saiotan ESIetako eta indar armatuetako uniformedun kideak sartzea galarazteko, haiek bertan egotea eskatzen denetan izan ezik.

Atelak idazkian azaldu duenez, “maiatzaren 7an Eusko Legebiltzarraren saioa izan zen Gernikako Batzar Etxean, López lehendakariaren karguaren zinegitea egiteko”.

“Saio horretan ikusi ahal izan genuen indar eta segurtasun kidegoetako eta indar armatuetako uniformedun kideek osoko bilkuren aretoko eserlekuak hartu zituztela, gonbidatu gisa.

EAJ-PNVk bozeramaileak erantsi du “Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos taldean uste dugu osoko bilkuren aretoa, beste ezeren gainetik, gune parlamentarioa dela, ordezkaritzakoa, zibila, adostasunekoa eta bakearena”.

“Ezin dugu arbuiatu Gernikako Batzar Etxean dagoen ganberak duen izaera sinbolikoa, bakearen defentsarekin bereziki uztarturikoa eta militarismo eta gerra gaitzesten dituena. Zaila da beraz, gune parlamentario batean uniformedun kideak egotea” esan du Aizbea Atelak.

Leave a Reply

Comment