Krisia, Nork aterako ote gaitu ametsgaiztotik? KONFIDANTZA

Asteazkena urt 21, 2009

Gaurkotasunak behartuta gaur ere azken boladan ahotik ere kendu ezinik daukagun gaia izpide, krisia. Diotenez ekonomia mundiala gainbera omen dator, Espainian gauzak oraindik eta okerrago omen doaz eta Euzkadin ere hasi gara telebistako zenbaki deigarri horiek gure egunerokotasunean nabaritzen. Eta guzti honen aurrean galdera bakarra datorkigu burura; nola konpondu asko eta asko beldurrez lotu eta gehienok arduratzen gaituen egoera? Erantzuna ez omen da erraza, milaka egunkari orri bete dira, milaka telebista eta irrati minutu, zenbat eta zenbat gure arteko berriketa gai honen inguruan eta ez guk, ez estatu handietako agintariek ezin konponbidea sumatu. Munduko nobel saridun ekonomistak, ekonomiaren jakitun handienak, perfektutzat geneuzkan enpresa haundien buruak, denak daude egoerak gaindituta, zerbait esan behar baina zer esan asmatu ezinik. Azken adibideetako bat espainiako ekonomia ministro sozialistaren elkarrizketa egunkari batean. Bukatu dira krisiaren aurka erabiltzeko geneuzkan baliabideak, esan zuen etxean azukrea bukatzen denean bezain lasai. Eta beraz, orain zer? Apokalipsia? Joan daitela itsazontzia itsasoak eramaten duen tokira? nahiz eta toki hori arroka zorrotzez jositako toki itzaltsu bat izan?

Nik ez dut hori nahi, ezin dugu eta ez dugu etsi behar, konponbideak urrun ikusi arren, konfidantza eta laneko grina izan behar ditu abiapuntu. Badakigu ez dagoela inor formula sekreturik daukanik, ez dagoela ez alderdi ez talde ez pertsonarik bapatean goizetik gauera beltza dena zuri bihurtuko duenik. Baina errenferenteak urri direnean, argiak txiki direnean, zein edo nork lagundu gaitzakeen ez dakigunean, konponbideak bilatzen dakien noirbaitengan konfiantza ipintzea baino ez zaigu gelditzen, egoera zailetan eta ez hain zailetan gidaritza oparoa eta emankorra burutu duen norbaitengan, laurogeitahamarreko krisi latza igarotzeko erabaki egokiak artu zituen norbaitengan, eta norbait hori Ibarretxe eta Euzko Alderdi Jeltzalea da. Seguru Hauek ere ez daukatela magiazko makiltxorik, baina lanerako grinez, esperientziaz eta ondo egindako lanaren konfiantzaz berriz ere egoera kaskarretatik irten eta etorkizun oparoa indartsu lantzen jakingo dute. Nik behinik behin badaukat KONFIDANTZA.

Leave a Reply

Comment