Egunerokotasunetik urten, ingurura begiratzeko astia hartu eta 12 urte barru non egon gura dogun pentsatzeko garaia da. Ia etengabe gabiltz etorkizunerako planak egiten, zer egingo dogun edo non egon gura dogun pentsatzen. 12 urte barru ez dakit, baina orain haize lasaidun hondartza baketsu eta eguzkitsuan banengo, gustoko dodan edariagaz, gustoko dodan liburuagaz eta gustoko dodazan pertsonekaz… gustora egongo nintzateke. Baliteke nire hurrengo oporrak hondartza aldean pasatzea. Asmoak errealitate izan baino lehenago amestu behar doguzala. Txikitan sarriago amesten genduan, honelako etxea, halako txakurra eta “nagusia nazanean…” mila gauza. Orain badaukagu barriro amesteko aukera.
Think Gaur Euskadi 2020 hausnarketa prosezua bakoitzaren ametsen barri izan gura dau. Egunerokotasuneko edozein aspekturi buruzko erreflexioa egin daiteke bere webeko foroetan. Gainera badagoz eztabaida taldeak ere bai, focus groups deritzenak, etorkizunerako helburua jarri – amestu- eta egungo errealidadetik dagoen aldea ikusita ekintzak planteatu. Lehengo pausua beti ere, buruari eragin eta loturak askatu.
Espainar Selekzioak Eurokopa irabazi eta hurrengo egunean, Euriborrak bere maximoa jo edauan egunean, bi amets: Euskal selekziorako ofizialtasuna eta hipoteken gorakadaren kontrola.
Amestu eta elkarbanatu, batek bakarrik ez daualako selekzioen ofizialtasuna lortuko, utzi zure ametsa www.thinkgaureuskadi2020.com webgunean.
Artikulu hauek ere interesgarriak izan daitezke:
- Iraola eta Amorebieta
- Minority Literature: Barack Obama
- Gaztea bazara....
- Postal Lehiaketa
- Zuk duzu hitza!
Iruzkin gehien jaso dituzten artikuluak:
- Yon Goicoechea: Vendamos ideas (7)
- IRPF; Errenta aitorpena, Laguntzarik bai? (4)
- Enkarterriko EGI ante el nuevo horario de FEVE (3)
- Apirilean... Kolitzara! (3)
- ¿Donde empieza la opinión para terminar en reivindicación? (1)
- EGIk antolatuko du YDEren, Young Democrats for Europe, lehen kongresua (1)
- Kaka Plastada! (1)
- SURFlarien helmuga!! (1)
- Inguru-giroa (1)




Inork ez zuen artikulu honetako erantzun
Idatzi zure iruzkina