Ez amesteari utzi

Asteartea uzt 1, 2008

Egunerokotasunetik urten, ingurura begiratzeko astia hartu eta 12 urte barru non egon gura dogun pentsatzeko garaia da. Ia etengabe gabiltz etorkizunerako planak egiten, zer egingo dogun edo non egon gura dogun pentsatzen. 12 urte barru ez dakit, baina orain haize lasaidun hondartza baketsu eta eguzkitsuan banengo, gustoko dodan edariagaz, gustoko dodan liburuagaz eta gustoko dodazan pertsonekaz… gustora egongo nintzateke. Baliteke nire hurrengo oporrak hondartza aldean pasatzea. Asmoak errealitate izan baino lehenago amestu behar doguzala. Txikitan sarriago amesten genduan, honelako etxea, halako txakurra eta “nagusia nazanean…” mila gauza. Orain badaukagu barriro amesteko aukera.

Think Gaur Euskadi 2020 hausnarketa prosezua bakoitzaren ametsen barri izan gura dau. Egunerokotasuneko edozein aspekturi buruzko erreflexioa egin daiteke bere webeko foroetan. Gainera badagoz eztabaida taldeak ere bai, focus groups deritzenak, etorkizunerako helburua jarri – amestu- eta egungo errealidadetik dagoen aldea ikusita ekintzak planteatu. Lehengo pausua beti ere, buruari eragin eta loturak askatu.

Espainar Selekzioak Eurokopa irabazi eta hurrengo egunean, Euriborrak bere maximoa jo edauan egunean, bi amets: Euskal selekziorako ofizialtasuna eta hipoteken gorakadaren kontrola.

Amestu eta elkarbanatu, batek bakarrik ez daualako selekzioen ofizialtasuna lortuko, utzi zure ametsa www.thinkgaureuskadi2020.com webgunean.

Leave a Reply

Comment