YDEren Agiria

Astelehena api 21, 2008

2007ko Irailean Vilniusen, Lituanian, Young Democrats for Europe-n (YDE) batzar eratzailearen mandatuari jarraituz YDEko batzordea asteburu honetan Bilbon bildu da. Batzar hau YDEko kideek elkarbanatzen dituzten balore amankomunetan sakontzeko eta etorkizunerako helburu eta eginkizunak zehazteko aukera izan da.
Batzordeko kideek beroien gazte erakundeak batzen dituzten balore nagusietan oinarritu dira, hala nola:

  • Politikaren kontzepzio berri baten beharra, Europar biztanleriaren behar eta nahietan oinarritua.
  • Alderdi politikoen independentziari errespetua eta alor politikoan berauen partehartze egokiaren beharra.
  • Europar zehar gazte demokraten ahotsa koordinatua eta behar den bezala komunikatua izateak duen garrantzia bermatzea.

YDEko batzordeak, 2009ko Europar hauteskundeak direla eta, 2008an uda estola bat antolatzea erabaki du kideen etorkizuneko lana koordinatzeko. Eskolaren funtsa hauteskundeetan garrantzizkoak izando diren grietan adostasuna lortzea izando da.

Aipatutako helburua lortzeko lan taldeak osatuko dira gai konkretu batzuen, adibidez, klima aldaketa, Europaren zabaltzea, gai sozialak etabarren gainean kooperazio zehatza eta emankorra bermatu dadin.

YDEren komunikazioa errazteko batzordeak YDEren web orria eratzea adostu du.

Cesta Zmeny-ko (txekiar errepublika) gazte ordezkariei osoko kide gisa ongietorria ematea ere erabaki da.

YDEko Batzordeko kideeek, apirilaren 19an Vilnus Lituanian alderdi laboristak, berauen baloreen isla diren, demokrazia, giza eskubideak eta zuzenbide estatua aintzat hartzeko deituriko manifestaldia babesten du.

YDEk aste honetan Bilbon eta Elgoibarren gertaturiko atentatuen aurrean, bere adiskidetasuna erakusten dio euskal biztanleriari, helburu politikoak lortzeko biolentziaren erabilera gaitzesten duelarik, eta era berean alderdi politiko guztien arteko elkarrizketa aktibu baten aldeko apostua egiten du.

Bukatzeko, pasa den otsailean Txipren ospaturiko hauteskunde presindentzialak direla medio, YDKeko batzordeak Txipreren batasuna helburu duten ekimen berriekiko bere babesa erakusten du, europar zein
nazioarteko zuzenbidea errespetatuz ebazpen egokia bilatzeko nahia bultzatuz.

PDF

Leave a Reply

Comment