2007rako EAEko aurrekontuak eztabaidatzen ziren plenoa aprobetxatuz, Eusko Legebiltzarrera bisita egin genuen.
Archive for abendua, 2006
Legebiltzarrean egon ginen
Nazioarteko Gazte Jardunaldiak
Autodeterminazio Helburu lelopean antolatu ziren abenduak 15ean.
Autodeterminazioa Helburu lelopean, abenduak 15ean eta Bilboko Lan Ekintza aretoan, Euzko Gaztedik antolatutako Nazioarteko Gazte Jardunaldiak antolatu ziren. Egun horretan, Europa osotik etorritako gazte erakundeetako ordezkariekin hitzaldiak eta ekitaldian izan ziren.
Ofizialtasunerako prest!
Euzko Gaztedi San Mames futbol zelaian egon zen, Euskadiren Futbol Selekzioaren partiduan ikusten.Ofizialtasunerako prest! eta Nazio bat garelako gure leloak San Mamesera eraman genituen Euskadik Serbiaren kontra jokatzen zuen egunean. Euskadiko taldeari gure babesa ematera joan ginen.
Urte berrian… EUSKAL EGUTEGIA 2007!
Euskaldunon egutegia, Euskaldunok jarraitu beharreko jai egutegiarekin, ESKURATU ZUREA!!
Bizkaiko Euzko Gaztediren 2007rako eskuko egutetian, argi jartzen du zeintzuk diren Euzkadin ospatzen ditugun jaiak eta zeintzuk ez. Eskura ezazu zurea gurekin kontaktuan jarriz info@bizkaikoegi.org
Abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna
Abenduak 3, mundu osoan Nazioarteko Euskararen Eguna ospatzen da.
Euzko Gaztediren hizkuntza Euskara da. Euskara hizkuntz bizia da, hori dela eta bizitasun bat emoteko euskararen egunak, urteko 365 egunak izan beharko lukete. Hitz eginez bakarrik lortuko dugu gure hizkuntza defendatzea.
EUSKARAREN 365 EGUNAK!!



